From Wikipedia, the free encyclopedia
María Josefa Catalina Estrada Mujía (Chuquisaca, 1812 – Sucre, 1888ko uztailaren 30a) boliviar erromantizismoko poeta, eleberrigile eta itzultzailea izan zen. Erromantizismoko lehen poetetako bat izan zen Bolivian eta herrialdeko lehen emakume idazlea ere bai[1].
María Josefa Mujía | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chuquisaca, 1812 |
Herrialdea | Bolivia |
Heriotza | Sucre, 1888ko uztailaren 30a (75/76 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Miguel Mujía eta Andrea Estradaren alaba, María Josefa Mujía Chuquisaca departamenduan jaio zen 1812an. Boliviako Independentzia Gerraren garaian hazi zen. 14 urterekin, aita hil eta gutxira, ikusmena galdu zuen[2][3]. Gerora ebakuntza egin zioten, baina ez zuen arrakastarik izan[3][4].
Mujíaren nebak, Augustok, arratsaldeak pasatzen zituen arrebari erlijio eta literatura lanak irakurtzen. Gutunak idazten eta poemak transkribatzen ere lagundu zion. Bere idazlanak isilpean gordeko zituela agintdu zion arren, La ciega poema lagun bati erakutsi zion. 1850ean Eco de la Opinión aldizkarian argitaratua izan zen[3][5] eta Mujíaren poema ospetsuenetako bat bihurtu zen[2]. Gabriel René Morenoren arabera, Mujíak Simón Bolívarren hilobirako inskripzio bat osatzeko lehiaketa nazionalean parte hartu zuen[6].
1854an depresioa izan zuen Augusto hil ondoren. Ama eta beste bi neba ere hil zitzaizkion. Aldi baterako idazteari utzi zion, Ricardo Mujía ilobak izebaren poemak transkribatzeko eta zabaltzeko zeregina hartu zuen arte[3].
320 poema baino gehiago eta eleberri bat idatzi zituen[4]. Italierazko eta frantsesezko liburuak ere itzuli zituen, besteak beste, Alphonse de Lamartine eta Victor Hugorenak[7].
Sucren hil zen 1888ko uztailaren 30ean[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.