Mao Anying
soldadu txinatarra (1922-1950) From Wikipedia, the free encyclopedia
soldadu txinatarra (1922-1950) From Wikipedia, the free encyclopedia
Mao Anying (txinera tradizionalez: 毛岸英; pinyinez: Máo Ànyīng; Changsha, Hunan, Txinako Herri Errepublika, 1922ko urriaren 24a - Ipar Korea, 1950eko azaroaren 25a) Mao Zedong txinatar liderraren seme zaharrena izan zen. Moskun hezi zen eta abioi erasoaldi batean hil zen, Koreako gerran boluntario zegoela.
Mao Anying | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Changsha, 1922ko urriaren 24a |
Herrialdea | Txinako Errepublika (1912–1949) (1922ko urriaren 24a - 1949) Txinako Herri Errepublika (1949ko urriaren 1a - 1950eko azaroaren 25a) |
Heriotza | Tongchang County (en) , 1950eko azaroaren 25a (28 urte) |
Hobiratze lekua | Hoechang County (en) |
Heriotza modua | borrokan hilda: aire-erasoa |
Familia | |
Aita | Mao Zedong |
Ama | Yang Kaihui |
Ezkontidea(k) | Liu Siqi (en) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | M.V. Frunze Akademia Militarra |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Armada Gorria People's Volunteer Army (en) |
Gradua | teniente |
Parte hartutako gatazkak | Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran Koreako Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Txinako Alderdi Komunista Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista |
Mao Anying Changshan, Hunan (Txinako Herri Errepublika) jaio zen 1922ko urriaren 24an. Gurasoak Mao Zedong txinatar liderra eta bere bigarren emaztea zen Yang Kaihui izan zituen [1].
1930ean, aita klandestinitatean zegoen eta Kuomintangeko indarrek ama atxilotu zioten, 8 urte besterik ez zituen umearen aurrean torturatu eta asasinatu zutelarik. Anaia gaztea eta biek Shangaitik alde egitea lortu zuten eta, eskale ibili baziren ere, Alderdi Komunistako kide klandestinoen babesa izan zuten [2].
1936an, Parisera eraman zuten eta Moskura gero. Beste lider komunista batzuen antzera, Stalinen erregimenaren babesean ikasi zuen [3]. Armada Gorrian sartu zen eta II. Mundu Gerran parte hartu zuen, ekialdeko frontean. Garai horretan, Xie Liaosha (謝廖沙) ezizena erabili ohi zuen.
1946an, Txinara itzuli zen eta, 1949ko urrian, Liu Songlinekin ezkondu zen.
1950ean, Koreako Gerran parte hartuko zuen bolondres txinoz osatutako armadan sartu zen eta, Peng Dehuairen agindupean, urriaren 25ean, Yalu ibaia zeharkatu zuen. Hilabete geroago, azaroaren 25ean, errusiera itzultzen ari zen bitartean, airezko erasoaldi batean hil zen. 28 urte zituen.
Maoren jarreraren beldur, ez zuten berehalakoan eman albistea. Zhou Enlaik eman zion aitari semearen heriotzaren berri. Zartarako bikaina jaso zuen buruzagiak eta hauek izan omen ziren bere hitzak:
« | Gerran sakrifizio asko dago. Sakrifiziorik gabe ez da garaipena lortuko [4] | » |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.