From Wikipedia, the free encyclopedia
Mantxua[1] (mantxueraz: ᠮᠠᠨᠵᡠ, manju, txinera tradizionalez: 滿族; txinera sinplifikatuz: 满族; pinyinez: Mǎnzú; Wade–Giles: Man3-tsu2) jatorria Mantxurian duen talde etnikoa da. Txinako Herri Errepublikak ofizialki onartzen duen gutxiengo etnikoetako bat da. Gaur egun, 10.000.000 inguru dira eta Mantxuria ohian (Ipar-ekialdeko Txina), Pekinen eta Mongolian bizi dira.
Izenaren jatorria XVI. mendekoa bada ere, mantxuak tungus multzo etnikoari dagokion jurchen taldearen ondorengoak direla uste da. XVI. mendearen erdialdearen eta XX. mendearen hasieraren artean, mantxuek Txinako Inperioaren agintea izan zuten, Qing dinastiaren bitartez. Konkistaren ondoren, mantxu gehienak Txinara mugitu eta han kokatu ziren, eta txinatar asko, berriz, Mantxurian. Egoera hark mantxuen kulturaren beherakada ekarri zuen, batez ere Qing dinastiak aginpidea galdu zuenetik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.