From Wikipedia, the free encyclopedia
Manosfera pertsona multzo batek komunitate digital batean sortutako ideologia antifeminista eta misoginoa da. Elisa Garcia Mingo Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko doktorearen ustez manosferara hurbiltzen diren gizonek uste dute azken urteetan «eskubideak galdu» dituztela, eta iragan horretaz duten nostalgia dela haien ezaugarri: «Manosferaren parte diren gizonek sentitzen dute feminismoaren biktima direla, eta gizonei kalte egiten dieten politiketan aldaketak egitea aldarrikatzen dute». Horien helburua argitu du: pribilegio zuri maskulinoa berrezartzea eta maskulinotasun hegemonikoa indartzea.[1]
Manosfera hitza neologismo bat da, man — gizona — eta sphere hitz ingelesez osatutako hitza.[2] Terminoa 2009an agertu zen lehen aldiz Blogspot-en, eta gizonen eskubideen aldeko mugimenduko aktibistek (MRA) eta kazetariek hartu zuten, neurri handi batean misoginiak definitutako blogen, foroen eta webguneen sare informal bat deskribatzeko. "Pilula gorriaren" kontzeptua (Red Pill ingelesez), The Matrix filmetik hartutako metafora ere erabiltzen dute definitzeko.[3][4]
Manosferako partaideak feminismoaren aurka maskulinitatearen eta misoginiaren aldarri egiten duten webgune, blog eta Interneteko foroen multzoa da. Manosfera osatzen duten komunitateen artean, gizonen eskubideen aldeko aktibistak, incelak (nahi gabeko zelibeak), euren bidetik doazen gizonak (ingelesez: Men Going Their Own Way edo MGTOW), neskatan egitearen artistak (ingelesez: pick-up artists edo PUA) eta aiten eskubideen aldeko taldeak daude.
Manosferak eskuin muturreko eta eskuin alternatiboko komunitateekin egiten du bat sarri. Ziberjazarpenarekin ere lotu izan da eta gainera, gizonak sinesmen misoginoetan erradikalizatzearekin eta emakumeen aurkako indarkeria gorestearekin lotura izan du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.