waterpolo jokalari estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Makenzie Fischer (Laguna Beach, Kalifornia, AEB, 1997ko martxoaren 29a) waterpolo jokalari estatubatuarra da. Urrezko domina irabaziko zuen talde amerikarreko parte izan zen 2015eko Munduko Uretako Txapelketan, non erdiko atzeko postuan jokatu baitzuen[1]. 2016ko eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Estatu Batuak ordezkatu zituen[2].
Makenzie Fischer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Laguna Beach, 1997ko martxoaren 29a (27 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Laguna Beach |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Laguna Beach High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria eta igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | defendatzailea |
Pisua | 74 kilogramo |
Altuera | 1,86 metro |
Fischerren ahizpa txikia ere, Aria Fischer, Emakumeen Estatu Batuetako waterpolo selekzio nazionalean dago[3]. Haien aita, Erich Fischer, Amerikako gizonezkoen selekzioan parte hartu zuen waterpoloan[3]. Bere osaba, Martin Fischer, Stanfordeko gizonezkoen waterpolo taldeko atezaina izan zen[4], eta, geroago, Stanfordeko emakumezkoen taldea entrenatuko zuen bere lehen titulu nazionala lortzeko[5].
Fischer Laguna Beach High School-en graduatu zen 2015ean, eta, gaur egun, Ingeniaritza Mekanikoan ari da Stanford Unibertsitatean[6].
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, urrezko domina irabaziko zuen talde amerikarraren parte izan zen Italiaren (zilarrezkoa) eta Errusiaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriro, urrezko domina irabaziko du AEBko taldearekin, Espainiako (zilarrezkoa) eta Hungariakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute AEBko taldea: Rachel Fattal, Aria Fischer, Makenzie Fischer, Kaleigh Gilchrist, Stephania Haralabidis, Paige Hauschild, Ashleigh Johnson, Amanda Longan, Maddie Musselman, Jamie Neushul, Melissa Seidemann, Maggie Steffens eta Alys Williams-ek[7][8].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | Waterpoloa emakumezkoa[9] | |
2020 | Tokio Japonia | Waterpoloa emakumezkoa[10]. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.