From Wikipedia, the free encyclopedia
Magnolia izarduna, latineraz Magnolia stellata, zuhaixka edo zuhaitz txiki bat da, Magnoliaceae familiakoa, jatorriz Japoniakoa.
Magnolia stellata | |
---|---|
Iraute egoera | |
Invalid status (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Magnoliales |
Familia | Magnoliaceae |
Generoa | Magnolia |
Espeziea | Magnolia stellata Maksimović |
Zuhaixka edo zuhaitz txikia da; hosto erorkorrak ditu, bere oinarria oso adartuta dago, zurtoin biribildua du eta 2-3 mko altuera izan dezake. Oso motel hazten den arren, lur azidoak nahiago ditu (nahiz eta lurzoru alkalinoak jasateko gai izan). Babestutako espazioetan hazten da, izan ere, haren loreak haizearen eta hotzaren aurrean sentikorrak dira. Azala grisa du, leuna zuhaitza gaztea denean eta eskata txikiak ditu heldua denean.
Hostoak sinpleak dira, luzeran 4 eta 13 cm bitartean, zabaleran 2.5-6,5 cm artean. Aurrealdea berde iluna da eta atzeko aldea berde margulagoa.
Loreak banakakoak dira, aromatikoak, eta neguaren amaieran ateratzen dira, hostoen kimua baino lehen. Izar forma oso berezia duten loreak dira, 7 eta 10 cm diametro, 12-18 tepalo, 4 eta 7 cm luze, zuriak, batzuetan arrosaxkak.
Magnolia stellata (Siebold eta Zucc.) Maxim.-ek deskribatu zuen eta argitaratu 1759 urtean Systema Naturae, Editio Decima 2: 1082. [1]
Magnolia : Pierre Magnol, Montpellierreko botanikariari omenezko izen generikoa da. stellata : latin epitetoa, "izar" du esanahia. [2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.