euskal kantaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Maddi Oihenart (Barkoxe, Zuberoa, 1956 - ) abeslari zuberotarra da, folk musikaren arlokoa.
Maddi Oihenart | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barkoxe, 1956 (67/68 urte) |
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Agorila Elkar Metak |
maddioihenartsokahotsorkestra.bandcamp.com | |
Maddi Oihenart gaztetik kantuz hasi zen. Battitta Sobiet kantari zuberotarrarekin 1987ko Euskal Kantu Txapelketan parte hartzen du barkoxtarrak. Urte askotan kantaldietan eta ostatuetan a capella kantatzen du [1] eta emeki emeki, beste musikari batzuekin lanean hasten da. Hala nola Mixel Etxekopar eta Mixel Arotze zuberotarrekin bi diskoetan parte hartzen duen : Lürralde zilarra [2] (1998) eta Arbaila [3] (2002).
Urte batzuk beranduago, jazz arloko musikari batzuekin (Josetxo Goia-Aribe, Juantxo Zeberio Etxetxipia, Mac Buronfoise) lhargi min [4] (2003) diskoa kaleratzen du. Ondoren Juantxo Zeberio Etxetxipiarekin batera beste bi diska kaleratzen ditu : Hari biru [5] (2007) eta Baldi [6] (2010).
2015ean Doi [7] (2015) izeneko diska plazaratu du.
Maddi Oihenartek, bere kantuak sortzeaz gain, idazle askoren olerkiak edo hitzak kantatzen ditu : Itxaro Borda, Jon Mirande, Josetxo Azkona, Bernardo Atxaga, Leire Bilbao, Karlos Linazasoro...
Euskal herriko kantari eta musikari askorekin kolaboratu du ere bai : Olatz Zugasti, Juan Mari Beltran[8], Peio Serbielle, Rafa Rueda[9], Patxi Zubizarreta[10], Haurrock taldea[11], Felipe Ugarte, Julie Läderach...
Ondoko disketan agertzen da ere bai :
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.