Mabel Ellery Adams

idazle estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Mabel Ellery Adams (Monterey, 1865eko otsailaren 2a1935eko irailaren 23a) estatubatuar idazle eta irakaslea izan zen. Hezkuntza bereziaren inguruko artikuluak idatzi zituen eta Bostongo Horace Mann gorren eskolako zuzendaria izan zen[1][2].

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Mabel Ellery Adams
Bizitza
JaiotzaMonterey, 1865eko otsailaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza1935 (69/70 urte)
Hobiratze lekuaMilton Cemetery (en)
Hezkuntza
HeziketaRadcliffe College (en)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak

Itxi

Bizitza

Mabel Ellery Adams 1865eko otsailaren 2an jaio zen. 1907an, Caroline Wilby saria jaso zuen Bostongo Horace Mann eskolan ikasi zuten 100 pertsona gorren egoerari buruzko ikerketagatik. 1908an, Radcliffe Collegen graduatu zen[1].

1919tik 1935era, Horace Mann eskolako zuzendaria izan zen[2]. 1928an, ohorezko master titulua jaso zuen Gallaudet Collegen. 1927tik 1928ra, Gorren Arazoei buruzko Ikerketa Kontseilu Nazionaleko kide izan zen eta eta 1930ean entzumen-desgaitasuna duten haurren batzordeko kide izan zen Etxe Zurian egindako konferentzia batean[1].

1933an, AEBetako Gorren Irakasleen Batzarraren 28. bileran parte hartu zuen West Trentonen (New Jersey)[3].

Mabel Ellery Adams 1935eko irailaren 23an hil zen[1], eta Miltongo hilerrian lurperatu zuten[4].

Notable American Women, 1607-1950: A Biographical Dictionary liburuan aipatuta dago[5].

Lan hautatuak

  • The Language Sense (1896)[6]
  • Two schools across the water (George H. Putnamekin batera, 1896)[7]
  • Trying To Use The Akoulalion.—II (1903)[8]
  • Three Years Of Language (1904)[9]
  • A Way Of Imparting Notions Of Tense To Young Deaf Children (1909)[10]
  • The Cost And Efficiency Of The Education Of The Deaf In Day-Schools And Institutions (Richard O. Johnsonekin batera, 1910)[11]
  • The Cost and Efficiency of the Education of the Deaf in Day Schools and Institutions (1910)[12]
  • The Intelligibility Of The Speech Of The Deaf (1914)[13]
  • A Lesson In Preparatory History In A Fifth Grade In A School For The Deaf (1915)[14]
  • History teaching (1920)[15]
  • How an Old Day-School Serves its Public (1927)[16]
  • A Preschool Experiment (1928)[17]
  • A Few Memories Of Alexander Graham Bell (1929)[18]
  • What Parents Want For Their Deaf Children (1931)[19]
  • Vocational Training In Day-Schools (1931)[20]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.