jatorri britainiarreko aktorea From Wikipedia, the free encyclopedia
Lynn Fontanne, jaiotzaz Lillie Louise Fontanne (Londres, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1887ko abenduaren 6a – Genesee Depot, Wisconsin, AEB, 1983ko uztailaren 30a), jatorri britainiarreko aktorea izan zen, eta, senarrarekin batera, Alfred Lunt aktorea, AEBko antzerki-historiako bikote entzutetsuenetako bat izan zen.[1][2][3][4][5][6][7][8]
Lynn Fontanne | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres eta Woodford (en) , 1887ko abenduaren 6a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Genesee Depot (en) eta Waukesha konderria, 1983ko uztailaren 30a (95 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Home Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Alfred Lunt (1922 - 1977) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Ameriketako Estatu Batuetan hirurogei urte baino gehiago bizi izan arren, ez zion inoiz uko egin britainiartasunari. 1970ean, Tony sari berezia jaso zuen, senarrarekin batera. Gainera, 1965ean Emmy sari bat irabazi zuen eta, bizitzaren amaieran, Kennedy Center saria jaso zuen.
Benetako izena Lillie Louise Fontanne zen, eta Londresen, Ingalaterran, jaio zen. Fontanneren lehen arrakasta handia 1921ean iritsi zen, George S. Kaufman eta Marc Connellyren Dulcy fartsaren paper nagusia interpretatu zuenean.
Laster goraipatu zuten goi-komediarako gaitasuna zuela, eta Noël Cowardek, Samuel Nathaniel Behrmanek eta Robert Emmet Sherwoodek idatzitako roletan nabarmendu zen. Fontannek komedia erromantiko eta dotorerako zuen erraztasuna askotan aipatzen da inspirazio eta eragin gisa Claudette Colbert, Myrna Loy eta Carole Lombard zienama-aktoreengan.
Aitzitik, Fontannek bere kritika-arrakasta handienetako batez gozatu zuen, Nina Leedsen paperari esker, Eugene O'Neill antzerkigilearen bederatzi ekitaldiko Extraño interludio lanaren heroia.
1920ko hamarkadatik aurrera, Fontanne senarrarekin batera egindako produkzioetan baino ez zuen jardun. Bikotearen arrakasta handienen artean daude Design for Living (1933), La fierecilla domada (1935-1936), Idiot's Delight (1936), There Shall Be No Night (1940), Love in Idleness (1944), I Know My Love (1949) eta Quadrille (1952). Noël Coward-ek beretzat eta Lunt-entzat berariaz idatzi zuen Design for Living, hain arriskutsua zen, bisexualitateari eta ménage à troisari buruz zuen gaiarekin. New Yorken estreinatu zen, Londresen zentsura gaindituko ez zuela jakin arren. Luntarrek elkarrekin jarraitu zuten lanean 1966an erretiratu zen arte, eta Fontanne aktore onenaren Tony Sarirako izendatu zuten bere azken antzezlanetako batengatik, La visita de la vieja dama (1959) lanarengatik.
Fontannek hiru film baino ez zituen filmatu. Hala ere, aktore onenaren Oscarrerako izendatu zuten 1931n Solo ella lo sabe/ Berak baino ez daki (The Guardsman), baina Helen Hayes askoz gazteagoari eman zioten Oscarra. Second Youth (1924) eta The Man Who Found Himself (1925) film mutuetan ere parte hartu zuen.
Luntarrak lau telebista-produkzioren protagonista izan ziren berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetan, eta Emmy bat irabazi zuten biek 1965ean The Magnificent Yankee filmean egindako lanarengatik. Ezkondutako bikote bat interpretatzeagatik saria irabazi zuen lehen bikotea izan zen. Gainera, 1960. urteko Peter Pan klasikoaren narratzailea izan zen, Mary Martin protagonista zuela. 1967an berriz izendatu zuten Emmy sarietarako, ordukoan Maria Dukesa Handiaren interpretazioarengatik, Hallmark Hall of Fame Anastasia telefilmean.
Luntarrak ere protagonista izan ziren 1940ko hamarkadan, Theatre Guildeko produkzioak nabarmenduz.
1964an, Lynn Fontanne eta haren senarrak Askatasunaren Lehendakaritzako Domina jaso zuten Lyndon Baines Johnson presidentearen eskutik.
Fontanneren eta Alfred Lunten arteko harremana 1920an hasi zen, senarra Clarence laneko protagonista zela Helen Hayesekin batera. Fontanne eta Lunt 1922an ezkondu ziren. Ez zuten seme-alabarik izan.
Lynn Fontanne 1983an hil zen Genesee Depot-en (Wisconsin) pneumonia baten ondorioz. Milwaukeeko (Wisconsin) Forest Home hilerrian lurperatu zuten senarraren ondoan.
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
1933[9] | Emakumezko aktore onena | Berak bakarrik daki | Izendatua |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.