euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Lutxo Egia Del Rio 1969ko abuztuaren 12an jaio zen, Santanderren. Bilbo du bizileku txikitatik eta gazte zela euskaldundu zen. Idaztean, eleberriak, narrazio laburragoak eta poemak tartekatzen ditu. Deustuko Unibertsitatean Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua. Deia-n, Administrazioa Euskaraz-en, Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n kolaboratu izan du. Nontzeberri webgunea ere sortu zuen.
Lutxo Egia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santander, 1969ko abuztuaren 12a (55 urte) |
Herrialdea | Bizkaia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta gidoilaria |
Hamaika Telebista sortzeko lantaldean jardun da, Ibaizabal-Mendebalde Kultur Elkartearen kide gisan. Juan Carlos Etxegoien 'Xamar'rek idatzitako Euskara Jendea dokumental-seriearen gidoilaria ere izan da.[8][9][10][11]
2014ko irailetik, Durangoko Azokako Ahotsenea gunearen arduraduna da.[12][13][14][15] Gune hori sortzaileei zuzendua da.
2015eko ekainaren 11n hasita, Bi-lingual: Transitoak[16][17] performancea egin zuen, Bilbon, hilabetez. 31 egun eman zituen Bizkaiko hiriburuan hizkuntza hegemonikoa, gaztelania, galdu izan balitz bezala. Esperientziaren berri jaso zuen izen bereko blogean. Oihartzun handiko lana izan zen, euskal komunikabide eta euskara taldeetan batik bat. Egiaren lana erreferentzia hartuta, taldekako antzeko esperientzia abiatu zen Donostiako Egia auzoan, 2016 hasieran, zortzi astez.[18] Transitoak performanceak identitateak zituen abiapuntu.
2016ko Identitarteak[19] antzezlanean ere (Café Bar Bilbao Teatro Laburreko Saria,[20][21]) identitateak aztertu zituen.
2017an, Transitoak II: Haren da Nire. Noiz utzi zenion zeure bizitza bizitzeari?[22][19] performancea jarri zuen martxan, kanpo-faktoreek gure identitateetan nola eragiten duten ikertzeko.
Euskaraldia egitasmoak hein handi batean haren Transitoak performancetik hartu zuen inspirazioa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.