Lucien Hubbard (1888ko abenduaren 22a - 1971ko abenduaren 31) AEBetako zinema ekoizle eta gidoilaria izan zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Itxi
Hubbard 1927ko Wings filma ekoitzi izanagatik da ezaguna, eta horregatik film onenaren Oscar Saria jaso zuen. [1] Lucienek laurogeita hamabi film ekoiztu eta idatzi zituen bere jardunbidean zehar. Beverly Hillseko etxe berean bizi izan zen hil zen egunera arte; polozale amorratua zen eta sarritan ibiltzen zen garai haietan Hillcrest Road-eko jabetzaren atzealdean zegoen ukuiluetan, Will Rogersen Palisades-eko etxean; tarteka, zaldiz ibiltzen zen Paramount Studios-etan, non presidente izatera heldu baitzen berak ekoitzi zuen Oscar Saria irabazi zuen Wings kaleratu eta gutxira. Film horrek William A. Wellman zuzendaria estudioko film nagusietara igotzen lagundu zuen.
Los Angelesera joan aurretik, The New York Times egunkariko gaueko editorea izan zen. Alboan bost gidoi idatzi zituen eta egunen batean Hollywoodera bidaiatzea erabaki zuen, ea horietakoren bat saltzen zuen; hiru saldu zituen eta 1923an, bere karrera abiatu zen. Berak maite zuen filma eta egokitzapena, The Vanishing American (1925), izan zen indiarra begi onez irudikatu zuen lehen filma; Txeroki nazioaren sari bat jaso zuen horregatik. Bere karreran zehar talentu asko aurkitu eta horien aholkulari izan zen, eta oso gizon eskuzabala bezala ezagutua izan zen, idazle onentzat begi zorrotza zuena. Bi alaba izan zituen, Betty eta Janet, eta anaia bat, Harlan Hubbard, artista eta idazle ospetsu bihurtu zena, bizimodu xumea defendatzen zuena.
- The Angel Factory (1917) (gidoilaria)
- The Awakening of Ruth (1917) (gidoilaria)
- Terror of the Range (1919) (gidoilaria)
- The Black Gate (1919) (gidoilaria)
- The Climbers (1919) (gidoilaria)
- The Sporting Duchess (1920) (gidoilaria)
- Outside the Law (1920) (gidoilaria)
- The Garter Girl (1920) (gidoilaria)
- Captain Swift (1920) (gidoilaria)
- A Master Stroke (1920) (gidoilaria)
- Cheated Love (1921) (gidoilaria)
- The Fox (1921) (gidoilaria)
- The Rage of Paris (1921)
- The Blazing Trail (1921)
- The Trap (1922) (gidoilaria)
- Daughters of Today (1924) (gidoilaria)
- The Thundering Herd (1925) (gidoilaria)
- The Vanishing American (1925) (gidoilaria)
- Wings (1927) (ekoizlea)
- Rose-Marie (1928) (zuzendaria)
- The Mysterious Island (1929) (zuzendaria, gidoilaria)
- Paid (1930) (gidoilaria)
- Isle of Escape (1930) (gidoilaria)
- The Maltese Falcon (1931) (gidoilaria)
- Smart Money (1931) (gidoilaria)
- The Squaw Man (1931) (gidoilaria)
- The Star Witness (1931) (gidoilaria)
- Stranger in Town (1931) (koekoizlea)
- Three on a Match (1932) (gidoilaria)
- A Successful Calamity (1932) (koekoizlea)
- So Big (1932) (koekoizlea)
- The Mouthpiece (1932) (koekoizlea)
- Weekend Marriage (1932) (koekoizlea)
- Storm at Daybreak (1932) (ekoizlea)
- The Women in His Life (1933) (ekoizlea)
- Operator 13 (1933) (ekoizlea)
- Made on Broadway (1933) (ekoizlea)
- Fugitive Lovers (1933) (ekoizlea)
- The Stranger's Return (1933) (ekoizlea)
- Beauty for Sale (1933) (ekoizlea)
- Employees' Entrance (1933) (ekoizlea)
- The Working Man (1933) (koekoizlea)
- Midnight Mary (1933) (ekoizlea)
- Ex-Lady (1933) (koekoizlea)
- The King's Vacation (1933) (koekoizlea)
- Lazy River (1934) (ekoizlea eta gidoilaria)
- Murder in the Private Car (1934) (ekoizlea)
- The Show-Off (1934) (ekoizlea)
- Paris Interlude (1934) (ekoizlea)
- Society Doctor (1934) (ekoizlea)
- Death on the Diamond (1934) (ekoizlea)
- Straight Is the Way (1934) (ekoizlea)
- You Can't Buy Everything (1934) (ekoizlea)
- Exclusive Story (1935) (ekoizlea)
- Times Square Lady (1935) (ekoizlea)
- Pursuit (1935) (ekoizlea)
- Calm Yourself (1935) (ekoizlea)
- Public Hero No. 1 (1935) (ekoizlea)
- The Casino Murder Case (1935) (ekoizlea)
- Shadow of Doubt (1935) (ekoizlea)
- Sworn Enemy (1935) (ekoizlea)
- Murder in the Fleet (1935) (ekoizlea)
- Here Comes the Band (1935) (ekoizlea)
- Kind Lady (1935) (ekoizlea)
- The Longest Night (1936) (ekoizlea)
- Moonlight Murder (1936) (ekoizlea)
- Speed (1936) (ekoizlea)
- All American Chump (1936) (ekoizlea)
- Sinner Take All (1936) (ekoizlea)
- Under Cover of Night (1936) (ekoizlea)
- Women Are Trouble (1936) (ekoizlea)
- The Garden Murder Case (1936) (ekoizlea)
- A Family Affair (1937) (ekoizlea)
- Man of the People (1937) (ekoizlea)
- Song of the City (1937) (ekoizlea)
- Nick Carter, Master Detective (1939) (ekoizlea)
- 6,000 Enemies (1939) (ekoizlea)
- The Man Who Dared (1939) (gidoilaria)
- Gung Ho! (1943) (gidoilaria)