ikertzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Luc Montagnier (Chabris, Indre, Frantzia, 1932ko abuztuaren 18a - Neuilly-sur-Seine, 2022ko otsailaren 8a) mikrobiologo frantziarra izan zen, birologia arloan nabarmendu zena. Medikuntza ikasi zuen Poitiersen, eta hango irakasle izan zen 1955 urtetik aurrera. 1967an hasi zen birusekin lanean. 1972an Pasteur Institutuaren Onkologia Biraleko buru izendatu zuten, eta 1974an CNRSko (Frantziako Zientzia Ikerketarako Gunea) zuzendari bihurtu zen.
Luc Montagnier | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2008) | |||||
1993 - 2022
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Luc Antoine Montagnier | ||||
Jaiotza | Chabris, 1932ko abuztuaren 18a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Bizilekua | Shanghai Frantzia Glasgow New York | ||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||
Heriotza | Neuilly-sur-Seine, 2022ko otsailaren 8a (89 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Oléron | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Dorothea Ackerman | ||||
Seme-alabak | |||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Parisko Zientzien Fakultatea Oxfordeko Unibertsitatea Collège René-Descartes (Châtellerault, Vienne) (en) | ||||
Doktorego ikaslea(k) | Lisa A Chakrabarti (en) | ||||
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | biologoa, birologoa, ikertzailea, katedraduna eta biologo molekularra | ||||
Enplegatzailea(k) | Pasteur Institutua Queens College (en) CNRS (1960 - | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia Zientziaren eta Arteen Europar Akademia European Molecular Biology Organization (en) Academia Europaea (en) Buenos Aires National Academy of Medicine (en) Académie Nationale de Médecine (en) Comité Maurice-Audin (en) | ||||
1983an HIESaren eragilea den GIB erretrobirusa aurkitu zuen. Honek 2008ko Medikuntzako Nobel Saria ekarri zion. Ondoren zenbait arazo izan zituen, Robert Gallo estatubatuar irakasleak erretrobirus hura berak aurkitu zuela baitzioen. Azkenik, frantses medikuaren alde egin zuen auziak. Aurkikuntzaren berri eman zuen urtean bertan lan bat argitaratu zuen Chermann eta Barré-Sinoussirekin batera; lan horretan zehatz-mehatz erakusten zuen birusa. Horrez gainera, hainbat hitzaldi eman ditu mundu osoan zehar eta hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, Ohorezko legioa, Merituaren Ordena Nazionala, Frantziako ikerketa zentro nazionalak ematen duen saria (bi alditan), eta Japoniako Fundazio Zientifikoaren eta Teknologikoaren saria 1988an.
Montagnierren ustez GIB birusak HIESa eragiten du, baina prozesu horretan birusak ez du bakarrik jarduten. Nobel saridun frantziarraren iritziz, birusak beste faktore batzuk behar ditu gaitza garatzeko. Montagnierren lan taldea faktore hauen bila dabil, eta horien atzean Mycoplasma generoko bakterioak egon litezkeela aurreratu dute.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.