euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Miren Lourdes Oñederra Olaizola (Donostia, Gipuzkoa, 1958ko ekainaren 9a) euskal hizkuntzalaria (fonologian espezializatua), ikerlaria eta euskal idazlea da. Hispaniar Filologian lizentziatua eta Euskal Filologian doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna da, eta euskaltzain oso izendatu zuten 2007ko azaroaren 30ean. Euskadi Literatura Saria jaso zuen 2000. urtean Eta emakumeak sugeari esan zion eleberriarekin.[1]
Lourdes Oñederra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Miren Lourdes Oñederra |
Jaiotza | Donostia, 1958ko ekainaren 9a (66 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Iowako Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Koldo Mitxelena |
Doktorego ikaslea(k) | Agurtzane Elordui Urkiza Oroitz Jauregi Saioa Larraza (en) Camilo Diaz Romero |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, idazlea eta filologoa |
Lantokia(k) | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia Udako Euskal Unibertsitatea |
1987an "Palatizazioa euskaraz" izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen EHUn Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean.[5] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, Lourdes Oñederrak sorturiko 50 lan baino gehiago bildu dira.[6]
Euskararen egoera dela eta, 2024ko irailean zera esan zion Berria egunkariko Miren Telleria Mujika kazetariari:
«Uste badugu denok beti euskaraz hitz egitea lortuz gero euskara salbatuko dela, jai daukagu.»[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.