Tabar eta Izkoko mendilerroen artean kokatutako mendatea From Wikipedia, the free encyclopedia
Loiti edota Loitiko mendatea Izko eta Irunberri artean dagoen mendatea da. N-240 errepidez Idozin eta Irunberri artean pasatzen da eta 728 metroko garaiera du. A-21 autobidea ere bertatik igarotzen da.
Izko herritik Loitiko mendatera malda egon arren (mendebaldeko malda), zalantzarik gabe malda edo aldapa luze eta gogorrena Irunberriko Judasen Benta deritzon lekutik eta Loitiko mendatera doana da (ekialdeko malda; 5,4 kilometro luze), honek Nardoze eta Alduate herriak albotik igarotzen ditu.
Xabierraldiaren pasabide ezagun eta gogorrenetakoa da, Loitiko mendatetik Irunberriko biribilgunean dagoen Judasen Bentaraino doan beheranzko malda oinezko erromesentzat ikaragarri luze eta amaigabea baidirudi, jada gaueko ordu txikietan Iruñea edo Noaindik abiatu diren erromesek ordurarteko ibilbide guztiko nekea oin eta hanketan pilatua baidute.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.