Lohitzune Zuloaga Lojo (Errenteria, Gipuzkoa, 1981) Gipuzkoako soziologo eta ikertzailea da. Emakumeen aurkako indarkerian, herritarren segurtasunean eta terrorismoan espezializatuta dago.
Lohitzune Zuloaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1981 (42/43 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitate Publikoa 2011) doktoretza : soziologia Nafarroako Unibertsitate Publikoa 2003) lizentzia : soziologia |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | soziologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Nafarroako Unibertsitate Publikoa (2015 - |
Biografia
Lohitzune Zuloaga Lojo soziologiako doktorea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA). Unibertsitate bereko Soziologia Saileko irakasle elkartua. Egonaldiak egin ditu El Salvadorreko José Simeón Cañas Unibertsitate Zentroamerikarrean (UCA) eta Txileko Unibertsitateko Hiritarren Segurtasuneko Ikasketa Zentroan (CESC).
El espejismo de la seguridad ciudadana. Claves de su presencia en la agenda política tesian, Zuloagak Espainiako kode penala aztertzen du, Europako kode gogorrenetako bat, errentagarritasun politikoagatik eta herritarren beldurraren aurrean komunikabideek duten konplizitateagatik bakarrik justifikatua.[1][2]
Immigrazioa, kartzelan egondako emakumeak eta indarkeria ere ikertu ditu.[3][4] [5][6]
2018an, Miren Ortubay eta Estíbaliz de Miguelekin batera, Emakunderen “Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen atxiloketa polizialaren esperientzia” (“Experiencia de la detención policial de las mujeres de la Comunidad Autónoma del País Vasco”) azterlana aurkeztu du.[7]
Obrak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.