From Wikipedia, the free encyclopedia
Miren Ortubay Fuentes (Gasteiz, 1958) abokatua eta kriminologoa da. Zuzenbide penalean doktorea. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, eta genero-indarkerian eta presoen eskubideetan aditua.
Miren Ortubay Fuentes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Miren Ortubay Fuentes |
Jaiotza | Gasteiz, 1958 (65/66 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, legelaria eta abokatua |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
1980an Zuzenbidean lizentziaduna Deustoko Unibertsitatean, eta Zuzenbidean doktore unibertsitate berean. Kriminologian diplomaduna Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Kriminologiako graduondoko ikasketak Louvain-la Neuve unibertsitatean(Belgika) egin zituen.
Abokatu lana egiten hasi zen. 1982an, Salhaketa (Gasteiz), presoen babeserako Elkarteko fundatzaileetariko bat izan zen. 1995etik 2006ra bitartean Arartekoaren aholkulari juridiko izan zen, Justizia eta emakume eta ginzonen arteko Berdinatasunaren arloko arduraduna.[1][2]
Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide eta Gizarte-Lan fakultatetako (EHU) irakasle titular da.[3] Emakumeen aurkako indarkeria: prebentzioa eta esku-hartzea irakasgaia ematen du, besteren artean.[4] Maria de Maeztu foro feministako kide da eta Beste Ahots Feministak eta GGKE Afganistaneko Giza Eskubideen aldeko Elkartea (ASDHA) kolektiboetan kolaboratzen du.[5] Fernando Buesa Blanco Fundazioko Patronatuko kide da.[6]
Emakundek egindako “Experiencia de la detención policial de las mujeres de la Comunidad Autónoma del País Vasco” ikerketan parte hartu du Lehitzune Zuloagarekin eta Estibaliz de Miguelekin batera.[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.