Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Limoi-tximeleta (Gonepteryx rhamni) Pieridae familiako tximeleta da. Eskandinavia hegoaldetik hasi eta Afrikaraino hedatzen da[1]. Euskal Herrian ere ohiko tximeleta da[2].
Limoi-tximeleta | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Pieridae |
Generoa | Gonepteryx |
Espeziea | Gonepteryx rhamni Linnaeus, 1758 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | oilakaran, Rhamnus, karraskila, Rhamnus cathartica eta Rhamnus ussuriensis |
Lineok 1758. urtean deskribatu zuen tximeleta eta Papilio rahmni izena eman zion. Espezieari rahmi karraskilatan (Rhamnus alaternus) bizi zikloa osatzen duelako jarri zitzaion[3].
Hegoak gainaldean horiak dira, hortik bere izena, azpialdean berdexkagoak dira, hosto artean kamuflatzeko balio diotenak. 48-54 mm-tako luzera dute[3]. Hegoen itxurak ere hostoaren antzekoak dira, gainaldean punta dute horretarako. Ozelo laranja txiki bat du hego bakoitzean. Emeak arrak baino kolore argiagoak ditu, berde oso argiak.
Karraskiletako kimuetan jartzen ditu arrautzak eta bertatik jaiotzen dira kolore berdeko beldarrak. Jaioberritan 1'7mm neurtzen dute eta uda guztia elikatzen pasa ondoren 34'9 mm-ko luzera hartzen dute[4]. Krisalida hesilaharretan ezartzen dute. Zazpi hilabete pasatzen ditu lozorroan eta apirilean heldua ateratzen da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.