From Wikipedia, the free encyclopedia
Libia, Livia edo Lybia[1] beroien hiria izan zen, egungo Errioxako Herramélluritik gertu zegoena.
Libia | |
---|---|
Datuak | |
Koordenatuak | 42°30′10″N 3°01′19″W |
Historia | |
Garaia | K.a. IX. mendea |
Uztea | V. mendea |
Kultura | Beroiak, erromatarrak |
Metropolia(k) | Vareia |
Indusketa | |
Indusketa datak | 1966-1971 |
Zuzendariak | Alejandro Marcos Pous |
Aztarnategi arkeologikoa Reláchigo ibaiaren bokalean dago, Tirón ibaiaren eskuinaldean. Beroien mendebaldeko muga babesten zuen eta litekeena da bere historian zehar autrigoiena ere izatea[2][3][4]. Antoninoren Ibilbideak Tritium Magallumetik 18 milia mendebalderantz zegoela zioen[1].
K.a. 178an Tiberio Sempronio Grako erromatar pretoreak konkistatu zuen[5]. Erromatarrek Hispania Citeriorrean sartu zuten. Sertorioren gerran Ponpeio Estrabonen alde egin zuen. Hala ere, berandu erromatartu zen eta antzinako tradizioak mantendu zituen[6]. Bisigodoen garaian hustu zuten.
1966 eta 1971 artean Alejandro Marcos Pousek indusketa lanak egin eta hainbat objektu, txanpon, eraikinen aztarnak eta nekropoli bat topatu zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.