From Wikipedia, the free encyclopedia
Leopoldo I.a Habsburgokoa (Viena, 1640ko ekainaren 5a - Viena, 1705eko maiatzaren 5a) 1658-1705 urteetan Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea, 1657-1705 bitartean Austriako artxidukea eta Kroaziako erregea, 1656-1705 bitartean Bohemiako erregea eta 1655-1705 urteetan Hungariako erregea izan zen. Fernando III.aren semea eta ondorengoa izan zen.
Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1658ko uztailaren 18a - 1705eko maiatzaren 5a ← Fernando III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa - Josef I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa →
1658 - 1705 ← Fernando III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa - Josef I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa →
1657ko apirilaren 2a - 1705eko maiatzaren 5a ← Fernando III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa - Josef I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Viena, 1640ko ekainaren 9a | ||||||||
Herrialdea | Alemania Germaniako Erromatar Inperio Santua | ||||||||
Heriotza | Viena, 1705eko maiatzaren 5a (64 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Imperial Crypt (en) | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Fernando III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa | ||||||||
Ama | Maria Ana Espainiakoa | ||||||||
Ezkontidea(k) | Margarita Austriakoa (1666 - 1673) Claudia Felicitas of Austria (en) (1673ko urriaren 15a - 1676ko apirilaren 8a) Eleonor Magdalene of Neuburg (en) (1676 - | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||
Leinua | Habsburgo | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | alemana latina gaztelania italiera | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | monarka eta musikagilea | ||||||||
Lantokia(k) | Viena | ||||||||
Jasotako sariak | |||||||||
Mugimendua | musika barrokoa | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||
Leopoldoren enperadorealdiaren ezaugarri nagusia Otomandar Inperioaren aurkako garaipen militarra izan zen. 1664an turkoei eutsi zien, Raimondo Montecuccoli printzeak Hungariako Szentgotthard hirian lortu zuen garaipenari esker. Hungariako aitonen seme protestanteak altxatu ziren ondoren, eta oste turkoek, egoera hartaz baliatuta, Viena setiatu zuten. Leopoldo I.ak Joan III.a Sobieski Poloniako erregearen laguntzaz salbatu ahal izan zuen Viena (1683).
1699an turkiarrek Karlowitzeko Ituna izenpetu behar izan zuten, Leopoldo I.ak bultzatu zuen Aliantza Santuak horretaraturik. Huts egin zuen, ordea, Luis XIV.a Frantziako erregearen aurkako gerretan. Nimegako (1679) eta Ryswickeko (1697) hitzarmenak izenpetu behar izan zituen haren aurrean, eta Habsburgo eta Borboi etxeak elkarren aurka ezarri zituen Espainiako Ondorengotza Gerraren garaian hil zen. Vienan bizi izan zen, eta benetako estatu bat sortu zuen hiri horren inguruan. Josef bere seme zaharrenari utzi zion tronua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.