Leonor Lambertini

aktore brasildarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Leonor Emma Lambertini (São Paulo, 1920ko apirilaren 28aibidem, 1993ko maiatzaren 26a), Leonor Pachêco izenez ere ezaguna, brasildar aktore eta gidoilaria izan zen. Besteak beste, Benta andrea antzeztu zuen Sítio do Picapau Amarelo telesailean, eta bere ahizpa Lúciak, berriz, Emília panpina[1].

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Leonor Lambertini
Bizitza
JaiotzaSão Paulo, 1920ko apirilaren 28a
Herrialdea Brasil
HeriotzaSão Paulo, 1993ko maiatzaren 26a (73 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
brasildar portugesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, idazlea, gidoilaria eta telebistako gidoilaria
Itxi

Bizitza

Leonor Emma Lambertini São Paulon jaio zen 1920ko apirilaren 28an. Lúcia Lambertini aktore eta zuzendariaren ahizpa zen, eta 1958an telebistan debutatu zuen, Rede Tupi kateko Sítio do Picapau Amarelo haurrentzako telesailean, non Benta andrearen papera lortu zuen. Telesail horretan hainbat urtez antzeztu zuen arrakasta handiz[1].

Orduan TV Culturara joan zen, eta han aktorea ez ezik, gidoilaria ere izan zen. Escrava do Silêncio, Amor de Perdição eta Sangue Rebelde telenobelen gidoiak idatzi zituen. Aktore gisa, Meu Pedacinho de Chão, O Tirano, As Professorinhas eta Sangue Rebelden parte hartu zuen[1].

1970eko hamarkadan, Leonor Pachêco izena erabiltzen hasi zen eta Rede Tupira itzuli zen, non hamarkada osoa eman zuen eta Salário Mínimo, Bel Ami, A Revolta dos Anjos, Ovelha Negra, A Viagem, Éramos Seis, João Brasileiro, o Bom Baiano eta Como Salvar Meu Casamento telenobeletan antzeztu zuen. Gainera, TV Record kateko O Espantalho telenobelan parte hartu zuen 1977an. Rede Tupik porrot egin zuenean, Rede Bandeirantesera joan zen[1].

Adolpho Pachecorekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituen: Rafael Pacheco 'Faelzinho', Nonô Pacheco, Didi Pacheco eta Adolpho Pacheco Filho. Horietatik hiru ere aktoreak bihurtu ziren[2].

1993an hil zen São Paulon arrazoi ezezagunengatik[2].

Filmografia

Telebista

Informazio gehiago Urteak, Izenburua ...
Urteak Izenburua Pertsonaia Katea Oharrak
1958-1963 Sítio do Picapau Amarelo Benta andrea Rede Tupi
1959 A Princesinha TV Paulista
Os Irmãos Dombey
1964-1965 Sítio do Picapau Amarelo Benta andrea TV Cultura [3]
1965 As Professorinhas Leonor
O Tirano
Escrava do Silêncio Lucien andrea
1966 Sangue Rebelde Maria Tereza
1967-1968 Sítio do Picapau Amarelo Benta andrea Band [4]
1971 Meu Pedacinho de Chão Joana Menezes (Ama Benta) TV Cultura
1972 A Revolta dos Anjos Natália Rede Tupi
Bel-Ami
1975 A Viagem Luísa
Ovelha Negra Ema
1977 O Espantalho TVS/Record
Éramos Seis Maria Campos Rede Tupi
1978 Salário Mínimo Isaura andrea [5]
João Brasileiro, o Bom Baiano Sofia
1979 Como Salvar Meu Casamento Arminda
1980 A Deusa Vencida Vina Albuquerque Band
1982 Os Imigrantes: Terceira Geração izeba Giovanna
1983 Eu Prometo TV Globo
1987 Sassaricando ostatuko emakumea [6]
Itxi

Zinema

Informazio gehiago Urtea, Izenburua ...
Urtea Izenburua Pertsonaia
1967 O Corintiano Mirabela
1980 Os Rapazes da Difícil Vida Fácil bidaiaria
1981 Lílian, a Suja Amélia andrea
1982 O Olho Mágico do Amor
1983 Sexo, Sua Única Arma Angelina
Itxi

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.