From Wikipedia, the free encyclopedia
Lekobide edo Lekabide edo Lekobidi (gaztelaniazko grafian Lecobide) euskal mito moderno bat da, Leloren kantu edo Kantabriarren kantu deitutakoaren pasarte baten interpretazio oker batetik sortutakoa XIX. mendean. Mito oker honen arabera, bizkaitarren eta, ondorio bidez, euskaldunen aurrendaria izan zen Lekobide izeneko buruzagi bat, ustez Octavio Augusto lehen erromatar enperadorearen aurkako borroka irabazi zuena.
Leloren kantua Ibarguen-Cachopin kronikaren (1558-1610) 71. koadernoan bildutako kantu apokrifoa da: faltsifikazio bat da, Erromatarren garaiko kantabriar edo euskaldunen eta erromatarren arteko guduen berri ematen duen kantu epikoa, ustezko euskara arkaiko baten gordea. Zantzu guztien arabera, XVI. mendeko sorkuntza da[1].
Kantu horren pasarte batean hau irakurtzen da[2]:
« |
Octabiano |
» |
XIX. mendeko hizkuntzalari batzuek —dirudienez, horietako batzuk euskaraz gutxi edo batere ez zekitenak—[3], uste izan zuten lecobjidi hitz ezezagun hori izen propio bat zela, hau da, «Oktabiano munduko jauna, eta Lekobidi Bizkaikoa».
Euskaraz gutxi edo batere ez zekiten glosagileen ustea sinetsita, Juan Antonio Mogelen eta, batez ere, Wilhem von Humboldten lanen eraginez hedatu zen Lekobideren mitoa, hau da, euskaldunen aurrendariaren mitoa[4].
Geroztik, euskal kulturaren iruditerian aski indarra izan du Lekobideren mitoak. Batez ere XIX. mendeko kutsu erromantiko berantiarreko literatura foruzalean. Besteak beste, Lekobide izeneko euskal buruzagia pertsonaia nagusia da Juan Benanzio Arakistainen Tradiciones Vasco-Cántabras (1866) liburuko "Los Cantabros" (kantabriarrak) kontakizunean eta Vicente Aranaren Los últimos íberos. Leyendas de Euskaria (1882) obraren "Lekobide" izenekoan. Jose Manuel Lujanbio "Txirrita" bertsolariaren «Orain bi milla urte» ( Orain bi milla urte) bertso sortan esaten da: «Lekobide ta Otsobal ziren / Kantabriyako buruak» zein Gure fueroak bertsoan (1913):
« |
Lekobide zan euskalduntarra |
» |
Emiliano Arriagak ere opera libreto bati izen hori jarri zion 1913an.
Koldo Mitxelenak eta beste zenbait hizkuntzalarik egindako lanetan aski frogatu eta dokumentatu da lecobjdi honen esangura ulertu behar dela lekatu aditzetik abiatuta, hori da, «kanpo utzi, salbuetsi». Bernat Etxeparek eta ekialdeko beste idazle askok lekot bedi edo lekat bedi forma darabilte, esandako «kanpo utzi, salbuetsi» zentzu horrekin.[5]
« | Hamar manamenduiak |
» |
Leloren kantu apokrifoan azaltzen den forma zehatz hori hapax bat zela uler zitekeen, 2020an aurkitutako Ene laztan gozo ederra... agertu zen arte. Izan ere, poema horren pasarte batean agertzen da forma bera[6]:
« | ezcutaria, usatu eztet |
» |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.