Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ludwig van Beethovenen Lehen Sinfonia do maiorrean op. 21 konpositore honen bederatzi sinfonietatik lehena da. Vienan idatzia izan zen 1799 eta 1800 artean eta Gottfried van Swieten baroiari eskeinia izan zen, melomanoa eta Wolfgang Amadeus Mozarten laguna zena.
1. Sinfonia (Beethoven) | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1799 |
Argitaratze-data | 1801 |
Estreinaldi-data | 1800ko apirilaren 8a |
Izenburua | 1. Sinfonie in C-Dur |
Ezaugarriak | |
Zatiak | 4 mugimendu |
Tonoa | Do maior |
Nori eskainia | Gottfried van Swieten |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen parte da | list of compositions by Ludwig van Beethoven by opus number (en) list of symphonies by Ludwig van Beethoven (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ludwig van Beethoven |
Harizko instrumentuek, bi zehar txirulak, bi oboek, bi klarinetek, bi fagotek, bi tronpak, bi tronpetak eta perkusiozko instrumentuek osatutako orkestra batentzat idatzia dago.
1800eko apirilak 2an estreinatu zen Vienako Burgtheaterren. Egitura oso klasiko bat duen arren, lan hau bere izaera berritzaileagatik kritikatua izan zen: obertura ez zen tonalitate nagusiarekin (do maior) hasten, modulazio ugari zituen, hirugarren mugimendua (faltsuki menuetto deitua) azkarregia zen etab. Mozarten 41. Sinfoniarekin, Jupiter ezizena duena, edo Joseph Haydnen beste sinfonia batzuekin antzekotasun gehiegi izatea egozten zitzaion.
Lau mugimendu ditu.
Lehen sinfonia, nolabait, Beethovenek ondoren idatziko duenaren guztirako sarrera bat da: izatez, sarritan kontrastatuak diren ostertz ugari esploratzen ditu. Hala, bata bestearen atzean, lirikoa eta lasaia (azken bi mugimenduetan), iluna eta apasionatua (sarrera motelean), tentsoa eta dramatikoa (hasierako allegroan) eta patetikoa (mugimendu motelean) bezala definitzen da. Bestalde, Hirugarren eta Zazpigarren sinfonietako mugimendu motelen premonizio bat dirudi. Amaierarako Haydnengan oinarritu zen, honen eragina interpretazio azkarretan nabarmenago egiten delarik; izan ere, lan honetako mugimendurik berritzaileena hirugarrena da, scherzo bat dena, bizia eta arina, Beethovenek ordutik aurrera ohiko minuetoaren ordez erabiliko zuena.
Aurrekoa Lehena izan zen |
Beethovenen Sinfoniak 1799-1800 |
Ondorengoa Bigarren Sinfonia |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.