From Wikipedia, the free encyclopedia
Lawrence George Durrell (Darjeeling, India, 1912ko otsailaren 27a - Sommières, Frantzia, 1990eko azaroaren 7) olerkigile, eleberrigile eta saiakera-idazle gisa nabarmendu zen.[1]
Lawrence Durrell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jalandhar, 1912ko otsailaren 27a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) Erresuma Batua |
Heriotza | Sommières, 1990eko azaroaren 7a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Chapelle Saint-Julien de Montredon (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Aita | Lawrence Samuel Durrell |
Ama | Louisa Durrell |
Ezkontidea(k) | Françoise Kestsman (en) Nancy Isobel Myers (en) (1935eko urtarrilaren 22a - 1947) Eve Cohen (en) (1947 - 1955) Claude-Marie Vincendon (en) (1961 - 1967) Ghislaine de Boysson (en) (1973 - 1979) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Pancyprian Gymnasium (en) St Edmund's School (en) St Olave's and St Saviour's Grammar School (en) St. Joseph's School, Darjeeling (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, antzerkigilea, autobiografialaria, idazlea, gidoilaria eta eleberrigilea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Errege Literatura Elkartea |
Genero artistikoa | Bidaldi liburua memoriak saiakera |
lawrencedurrell.org | |
Hamazazpi urte zituela bertan behera utzi zituen ikasketak, eta 1930 ingurutik aurrera hainbat lanbidetan jardun zuen. Garai hartan eman zituen argitara bere lehen olerkiak: Quaint Fragment (1931), Ballad of Slow Decay (1931, Gainbehera mantsoaren balada), Ten Poems (1932, Hamar olerki).
Durrel Korfura bidaiatu zen, besteak beste. 1937an, Parisen zela Henry Miller ezagutu zuen. Handik Londresa itzuli zelarik, bi eleberri idatzi zuen, arrakasta handirik lortu ez zutenak, eta 1938an The Black Book (Liburu beltza) argitaratu zuen Parisen; obra bitxia eta sailkatzen zaila da, katarsi liriko moduko bat, lausoa. Gerra hasi zenean, Greziara joan zen, Korfura, eta geroago, Kairora, eta Alexandriara ondoren. Alexandria izan zen, hain zuzen ere, Durrellen inspirazio-iturri nagusia, Korfurekin batera.[2]
Hantxe kokatzen da bere obrarik ezagunena, Alexandriako laukotea eleberri-saila. Bere maisulana idatzi bitartean, olerkiak idazten eta argitaratzen jarraitu zuen: A Private Country (1943, Herrialde pribatu bat), Cities, Plains and People (1946, Hiriak, planoak eta jendeak), On Seeming to Presume (1948). Garai hartan genero berri bat, bidaia-kontakizunena, lantzen hasi zen, Mediterraneo inguruko bidaietan oinarrituak bereziki: Korfuri buruzkoa da Prospero's Cell (1945), Kretari buruzkoa The Dark Labyrinth (1958, "Cefalu" izenarekin argitaratua 1947an), eta Rodasen kokatzen da Reflections on a Marine Venus (1953, Venus itsastarrari buruzko hausnarketa). Olerki-eleberri arteko obrak dira, eta lekuak, paisaiak eta pertsonaiak irudikatzeko dohain berezia erakutsi zuen haietan egileak.
Hurrengo urteetan argitaratu zuen, lehen esan bezala, bere obra nagusia, Alexandriako laukotea. Sail hori osatzen dute Justine (1957), Balthazar (1958), Mountolice (1958) eta Clea (1960) eleberriek. Egipton dago kokatua, eta maitasun, politika eta perbertsiozko istorio bat kontatzen du, baina lau ikuspegi desberdinetatik begiratuta.
Ikuspegi aniztasun hori erabiltzearen helburua egiaren erlatibotasuna azpimarratzea zen, eta horrekin batera, giza izatea behatzailearen begiradaren araberakoa dela adieraztea. Alexandriako laukoteak berrikuntza handia ekarri zuen, birtuosismoari dagokionez; klima sentsual eta ankerra adierazi zuen, gainbehera datorren gizarte bat oinarri harturik, eta oro har, lirismoa, dotorezia eta lausotasuna nagusitzen da.
1960ko hamarraldiaren amaieran The Revolt of Aphrodite (Afroditaren iraultza) obra idatzi zuen, Tunc (1968) eta Nunquam (1970) eleberriez osatua. Bestalde, Millerrekin izandako gutun-trukea ere plazaratu zuen A Private Correspondance (1963, Gutun pribatuak) izenburuarekin; bertan bere eleberrien mamia eztabaidatzen zuten. Afroditaren iraultzan dena dela, ez zuen erakutsi Alexandriako laukotean erakutsi zuen adierazkortasun bikaina; bai ordea, azken urteetako obra nagusietan, The Avignon Quintet (Avignongo boskotea) sailean. Alexandriako laukotean hartu zuen bide beretik idatzi zuen sail hori, eta ondoko eleberriek osatua da: Monsieur: or, the Prince of Darkness (1974, Monsieur edo ilunpeetako printzea), Livia: or, Buried Alive (1978, Livia edo bizirik lurperatua), Constance: or, Solitary Practices (1982, Constance edo bakar jarduerak), Sebastian: or, Ruling Passions (1983, Sebastian edo grina gailenak) eta Quinx: or, the Ripper's Tale (1985, Bosgarrena edo tripa-ateratzailearen kontakizuna). Avignongo boskotea sailak II. Mundu Gerraren hasieran Avignongo etxe batean elkartzen diren lagun-talde baten historia kontatzen du, eta ikerketa psikologikoa egiten du lagun haien arteko harremanetatik abiaturik.
Aipaturikoez gainera, obra hauek ere eman ditu argitara: Bitter Lemons (1957, Limoi mikatzak) eleberria eta Transition (1934, Trantsizioa) eta A Private Country (1943, Herri pribatua) poemak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.