euskal politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Laura Garrido Knörr (Gasteiz, 1970eko abenduaren 25a) politikaria da. VIII. eta IX. legegintzaldietan Eusko Legebiltzarreko kidea izan da, PP alderditik. Zuzenbideko lizentziaduna eta Herri Administrazioetako masterduna (HAEE) da, eta Zientzia Politikoetako ikasketak ere burutu ditu. Alderdi Popularreko euskaldun bakanetako bat da.
Laura Garrido Gasteizen jaio zen, 1970eko abenduaren 25ean. Gasteizko Olabide Ikastolan ikasi zuen. Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatu zen eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean (IVAP-HAEE) Administrazio Publikoetan espezialista eta Zientzia Politikoetako ikasketak egin ditu.
Alderdi Popularreko (PP) kidea da, eta Barrundiko eta Lizartzako zinegotzia izan zen. 1999tik Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea izan da, eta 2003an Arabako foru-ganbera horretan mahaiko lehen lehendakariorde bihurtu zen.
Garrido Eusko Legebiltzarreko kidea da 2006 urteaz geroztik.[1][2]
Lan eta Gizarte Gaietako idazkaria izan zen, eta Alderdi Popularraren Arabako zuzendaritza-batzordearen bozeramailea.[3] Gaur egun, Alderdi Popularraren exekutiba nazionaleko kide da.
PP alderdiko kargudunen artean, Laura Garrido da euskara dakien eta hitz egiten duen bakanetako bat.[4] Eta gehienetan bera izaten da PPren ordezkari, ETB 1eko hauteskunde-eztabaidetan edo euskaraz egindako tertulietan eta elkarrizketetan.[5][6][7]
2020ko urriaren 7an Euskal Autonomia Erkidegoko Alderdi Popularreko idazkari nagusi hautatu zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.