From Wikipedia, the free encyclopedia
Larrinagako espetxea Bizkaiko espetxe zahar bat izan zen, Euskal Herrian. Bilboko Santutxu auzoan zegoen espetxea izan zen. XIX. mendean Bizkaiko espetxerik garrantzitsuena bihurtu zen. Gizonentzako espetxe bat eta emakumeentzako beste bat zituen.[1]1871. urtean eraiki zuten eta hasieran Zabalbideko espetxea zuen izena[2]. 600 lagunentzako lekua zuen arren, 3.005 preso ere izan zituen[3], egoera latzean gainera.
Larrinagako espetxea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′21″N 2°55′24″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1871 |
Arkitektura | |
Laster bete zen preso politiko eta arruntez. Euskal politikagintzako pertsona garrantzitsuak pasatu ziren handik, adibidez, Pilar Careaga,, Ramon Rubial edo Sabin Arana, behin baino gehiagotan pasa zena handik.
XX. mendearen hasieran euskal abertzale ugari egon ziren preso han. Espainiako Bigarren Errepublika garaian, Elias Gallastegi politikariaren laguntzaz, bertako preso talde batek euskal abertzaletasunaren lehenbiziko gose greba egin zuen.
Gerra Zibilean preso matxinoak eraman zituzten hara eta 1937ko urtarrilaren 4an, hiriak bonbardaketa lazgarri bat jasan ondoren, bilbotarrak eta Asturias, Malatesta eta González Peña batailoietako miliziano batzuk espetxean sartu eta 221 preso erail zituzten[4].
Francoren armada Bilbon sartu zenean, Larrinaga exekuzio-gune nagusi bilakatu zen eta hainbat lagun erail zuten. Datuen arabera, 1938ko apirilerako 724 ziren han ezarritako heriotza zigorrak[5].
1968. urtean itxi zuten. Beranduago Garamendiko etxebizitzak eraiki zituzten bertan, Zabalbide eta Fika kaleek bat egiten duten lekuan.
Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak "Casa Galera" kartzela mistoa eraisteko agindua eman zuen 1868an, higiene-arrazoiak zirela eta. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak Batzar Nagusien aurrean planteatu zuen 1868ko uztailaren 16an Bizkaia Jaurerri osoari zerbitzua emateko kartzela-barruti berri bat eraikitzeko proiektua. Santutxuko Larrinaga auzoan kokatuko zen espetxe berria, Bilbon, Zabalbideko aldapan. Azkenean erabaki zen espetxeak Bilbori baino ez ziola emango zerbitzua, lurraldeko hiriburuari, eta bere alderdi judizialaren kartzela izango zela. 600 presorentzako lekua zuen.
Proiektua Pedro Belaunzaran arkitektoari enkargatu zitzaion eta 1871. urtean amaitu zen. Hasierako izena "Zabalbideko kartzela" izan bazen ere, laster "Larrinagako kartzela" izena hartu zuen. Emaitza ezin hobea izan zen, eta "Espainiako mota horretako eraikuntzarik onenetakotzat jo zen, eta Bizkaiko Foru Aldundiak ez zion erreparatu diruari, ez instalazioan, ez mantentze-lanei zegokienean".
Urte batzuk geroago, probintziako espetxe bihurtu zuten, eta, horretarako, handitu egin behar izan zuten, beste solairu bat gehituta. 1897an emakumeentzako pabiloi berri bat eraiki zen, Enrique Epalza arkitektoak egina, "Casa Galera" izenekoa. Gaur egun mantentzen den eraikin hau, Udal Musika Eskolaren eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren egoitza izan zen. Galera etxeak instalaziorik modernoenak zituen eta Karitateko Ahizpatxoek zuten ardura.
1902an, gizonezkoen aldean, kartzelaren egoera higienikoa kezkagarria zen, eta hori hobetzeko erreforma batzuk egitea erabaki zuten. Presoen kopuruak gora egin zuenez, arazoak areagotu egin ziren. Gelak txikiak ziren, aireztapen txarra zegoen eta oso gaizki hornituta zegoen. Horren ondorioz, gazteentzako zentro berri bat egitea planteatu zen, presoak gizarteratzeko hezkuntza lana egin ahal izateko.[6]
1937ko urtarrilaren 4an, Espainiako Gerra Zibila bete-betean zela eta Bilboko bonbardaketa baten errepresalia gisa, Larrinagako kartzela, "Altxamendu Nazionala" deitutakoaren alde zeuden presoak zeuden hiriko beste kartzela batzuekin batera, milizianoek erasotu zuten, hainbat sarraski eraginez. Urte bereko ekainean, orduko frankisten kontrolpean zegoela, Iparraldeko Frontetik zetozen gerrako presoak hartu zituen. Preso hauek C eta D taldeetan sailkatu ziren (C taldean.- Harrapatutako edo aurkeztutako armada etsaiaren buru eta ofizialak, tropa frankisten aurkako etsaitasun ekintzen bidez seinalatuak, eta Mugimenduaren etsai ziren alderdi politiko edo talde sindikalen buruzagi nabarmenak eta D taldean.- Presoak edo delitu arrunten edo jendearen zuzenbidearen aurkako ustezko erantzuleak aurkeztuak), haiekin batera preso politiko eta arrunt ugari. Bertara bidaltzen zituzten heriotzara kondenatuak.[7] Larrinagan 720 bat lagun exekutatu zituzten, normalean garrote zitalaren bidez.
1967an, Larrinagako espetxea behin betiko itxi zen eta Basauriko espetxeak ordezkatu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.