Laredo Remo Club

From Wikipedia, the free encyclopedia

Laredo Remo Club

Laredo Remo Club (euskaraz: Laredoko Arraun Kluba) Laredoko (Kantabria) arraun taldea da. TKE Ligan aritutakoa, gorria bere kolorea eta La Pejinuca bere traineruaren izena.[1]

Datu azkarrak
Laredo Remo Club
Herria Laredo, Kantabria
Lehendakaria Ramón Arenas
Entrenatzailea Cristobal Alonso
Patroia(k) Agustín Peña "Guso"
Kolorea(k)     gorria
Trainerua     La Pejinuca
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Kantabriako Txapelketa
2024: Kontxaez
2023: Ligaez
Webguneawww.facebook.com
Itxi
Thumb
La Pejinuca 2007 urtean.

Tosta finkoan, mota guztietako kategorian hartzen du parte: bateletan, trainerilletan eta traineruetan.

Historia

Kluba 1975 eta 1981 artean aritu zen, emaitzarik onena 1978ko Bilbo Hiriko Banderan laugarrena izanda[2]. Geroztik ez zuten trainerua atera 2003 arte.

2005ean Federazio Ligan laugarrena izan zen eta TKE Ligako Astillero zigortua izatean haren tokia hartu zuen liga gorenean[3]. 2007an lorturiko bederatzigarren postua izan zuen emaitza onena. Hiru denboraldi bertan egin ondoren 2008an maila galdu zuen[4]. Urte horietan ligaz kanpoko bandera batzuk irabazi zituen, Asturias aldean hain zuzen ere[1]. Maila galdu eta hurrengo zazpi denboraldietan ez zuen trainerurik osatu. 2016an Kantabriako estropadetan trainerua uretaratu zuen eta 2017an KAE 2 Ligan sartu zen. 2019an berriz ere lehorrean utzi du trainerua.

2022an Kantabriarren arteko estropadatan hartu zuen parte, Ligaz kanpo, eta emaitza txukunak lortu zituen, El Corte Inglés Banderako laugarren postua esate baterako. Espainiako txapelketan ere egin zuen arraun Kantabriako klubak ordezkatuz. Urte hartan galiziarrak eta asturiarrak soilik aritu ziren Laredoz gain, Ligatan ari zien kantabriarrek eta euskaldunek uko egin baitzioten parte hartzeari.[5]

Palmaresa

TKE Liga

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (0)
  • Bederatzigarrena 2007an
  • Parte hartzeak (3): 2006, 2007, 2008

Traineruak

Trainerillak

Azken denboraldiak

Informazio gehiago Urtea, Liga ...
UrteaLigaKontxa
2003Federazio Liga, 17.a-
2004Federazio Liga, 17.a-
2005Federazio Liga, 4.a-
2006TKE Liga, 11.a-
2007TKE Liga, 9.a-
2008TKE Liga, 12.a-
2009-
2016
ez
2017KAE 2 Liga, 15.a-
2018KAE 2 Liga, 13.a-
2019ez
Itxi

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.