Lanbasa edo zoru-garbigailua[1] zoruak garbitzeko erabiltzen den tresna da. Eskuz eragiteko makil luze eta hari- edo lits-sorta batez osaturik dago eta bustitakoan erratzaren antzera maneiatzen da.

Thumb

Lanbasa mekanismo xukatzailea duen kubo batekin lotu ohi da. Lurzorua busti eta xukatu ondoren, garbitu beharreko gainazalaren kontra igurtzi. Maiz erabiltzen da isuritako likidoak garbitzeko ere.

Lanbasa, «material plastikozko ontzi batez osatutako osotasun bat, kubotik akoplatzen den material bereko xukadera batez eta lurzorua igurzten duen makila batez», 1964an asmatu zuen Espainian Manuel Jalón Corominasek (1925-2011)[2][3][4], eta gaur egungo itxura hartu arte hobetzen joan zen. Hala ere, 1496an antzeko tresna bat erabiltzen zen jada Ingalaterrako itsasontziak garbitzeko. 1837an mopa baten patentea jaso zuen Jacob Howe estatubatuar asmatzaileak[5].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.