From Wikipedia, the free encyclopedia
Kurrilo zuri (Leucogeranus leucogeranus) Grus generoko hegaztia da. Gruidae familian sailkatua dago eta bere generoko espezie bakarra da. Siberian kumatzen da eta kurrilo siberiarra edo kurrilo zuri siberiarra ere izendatu izan da. Espezie hau desagertzeko arrisku bizian; bere populazioa 3.000 ale baino gutxiagokoa dela estimatzen da.
Kurrilo zuri | |
---|---|
Iraute egoera | |
Galzori larrian (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Gruiformes |
Familia | Gruidae |
Generoa | Leucogeranus |
Espeziea | Leucogeranus leucogeranus Pallas, 1773[2]
|
Datu orokorrak | |
Masa | 197 g (pisua jaiotzean) |
Zabalera | 235 cm |
Kumaldiaren tamaina | 2 |
Errute denbora | 29 egun |
Kurriloen artean bereziak dira, helduak ia erabat zuriak direlako, hegoetan dituzten luma beltz batzuk izan ezik. Aurpegia gorria dute. Siberiako tundran kumatzen da eta historikoki bi populazio izan ditu, bata Siberia ekialdean eta bestea Siberia mendebaldean, bigarren hori dagoeneko desagertuta.
Migraziorik luzeena egiten duten kurriloak dira, 5.000 kilometrotik gorakoa. Ekialdeko populazioak Txinan igarotzen du negua, Poyang aintzira inguruan. Garai bateko mendebaldeko populazioak, berriz, Iranen eta Indian igarotzen zuen negua. Ehizaren eta habitat suntsiketaren ondorioz populazio horrek beherakada handia jasn zuen XX. mende amaieran. 2002. urtean Siberia Ekialdeko populazioko 4 kurrilo zuri bakarrik geratzen ziren eta azkenengo emea 2009an hil zen. Populazio horretan kide bakarra geratzen da harrezkero, Omid ("Itxaropena", persieraz) izeneko ar bat.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.