From Wikipedia, the free encyclopedia
Kuku-praka (Digitalis purpurea) Scrophulariaceae familiako landare belarkara da, jatorriz Europakoa eta Afrikako iparraldekoa. Ezaguna da lore ikusgarriak dituelako eta oso toxikoa izan daitekeelako, bertatik eratortzen baita digitalina sendagaia.
Kuku-praka | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Plantaginaceae |
Leinua | Digitalideae |
Generoa | Digitalis |
Espeziea | Digitalis purpurea |
Kuku-prakaz gain, euskaraz beste hainbat izen ere erabiltzen dira landare hori izendatzeko, hala nola titara-lorea, asto-lorea, txilintxa, kuku-porrua[1]. Ez da kuku-belarra izenekoarekin nahastu behar, hori Aquilegia vulgaris izendatzeko erabiltzen baita[2].
Lore mota hori 5 cm-ko luzera izatera iristen da. Petaloen kolorea horiaren eta arrosa biziaren artekoa izaten da, eta barruko zatia purpura da. Angiospermoa da.
Digitalis purpurea bi urtetan garatzen da; lehenengo urtean, muskildu ondoren, arrosatxo bat, hosto basalekin, obalekin eta hagindunekin ekoizten du. Bigarren urtean zehar, 0,50 eta 2,50 metro bitarteko zurtoina garatzen du, hosto sesiletaz eta zimurrez estalita.
Ekain eta irail bitartean loratzen dira, iparraldeko hemisferioan. Polinizazioa erleen bitartez gauzatzen da.
Klima epela eta itzalean egon nahiago du, eta lur azido eta hezeetan.
Digitalis purpurea espeziearen hiru azpiespezieak hauek dira:
Oso toxikoa izan daiteke (10g hosto lehor edo 40g hosto fresko hilgarriak dira gizakiarentzat[3]); bertatik digitalina edo digitoxina ekoizten dira, tonikardiako gisan erabiltzen direnak. Substantzia horiek glikosido kardiotonikoak dira, bihotz arritmia eta takikardiaren tratamenduan erabiliak. Kuku-praka horia baino estimatuagoa da, printzipio aktibo gehiago dituelako.
Azukre konplexuak (heterosidoak) ditu, horien artean digitoxina, digoxigenina, gitixosidoa, digitalosidoa, sapogenina, digitonina eta digitoflavina. Substantzia horiek bihotz-giharren taupadak egokitzen, mantsotzen eta indartzen dituzte. Industria farmazeutikoak Digitalis lanata kuku-prakaren digoxina erabiltzen du izatekoz, espezieak, jatorriz Balkanetakoa, izotza jasaten duelako eta printzipio aktibo horretan aberatsa delako[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.