Kristin Otto
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kristin Otto (Leipzig, 1966ko otsailaren 7a - ) alemaniar igerilaria da, Ekialdeko Alemaniako selekzioarekin Seulgo Olinpiar Jokoetan urrezko sei domina eskuratu zituena, aurrez inork egin gabeko balentria[1].
Kristin Otto | |
---|---|
![]() (2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Leipzig, 1966ko otsailaren 7a (59 urte) |
Herrialdea | Alemaniako Errepublika Demokratikoa Alemania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria eta kazetaria |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 185 zentimetro |
Enplegatzailea(k) | ZDF |
Jasotako sariak | |

Biografia
Kristin Otto Leipzigen jaio zen eta 11 urte zituela hasi zen igeriketa egiten. 16 urterekin Munduko Txapelketan hartu zuen parte eta 100 metroko bizkar-igeriketan urrea eskuratu zuen. Errelebotako beste bi probetan ere irabazlea izan zen[2].
1984ko Los Angeleseko Olinpiar Jokoetan urrezko dominak eskuratuko zituela espero zen baina Ekialdeko herrialdeek boikota egin izanagatik ezin izan zuen parte hartu. 1986an Madrilen jokaturiko Munduko txapelketatan urrezko lau domina eta zilarrezko bi eskuratu zituen[2].
1988an Seulgo Olinpiar Jokoetan dominak eskuratzeko faborito nagusia zen eta sei urrezko domina eskuratu zituen. 50 metro estilo librean eta 100 metro tximeleta eran errekor olinpikoak ezarri zituen[3]. 1989an kirol ibilbideari amaiera eman zion[4]. Ordutik kirol kazetaria da Alemaniako ZDF telebistan[5].
Txapelketak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1988 | Seul (![]() |
![]() |
50 m estilo librean |
1988 | Seul (![]() |
![]() |
100 m estilo librean |
1988 | Seul (![]() |
![]() |
100 m tximeleta eran |
1988 | Seul (![]() |
![]() |
100 m bizkar-igeriketan |
1988 | Seul (![]() |
![]() |
4 x 100 m estilo librean |
1988 | Seul (![]() |
![]() |
4 x 100 m medley |
Munduko Txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1982 | Guayaquil (![]() |
![]() |
100 m bizkar-igeriketan |
1982 | Guayaquil (![]() |
![]() |
4 x 100 m medley |
1982 | Guayaquil (![]() |
![]() |
4 x 100 m estilo librean |
1986 | Madril (![]() |
![]() |
100 m estilo librean |
1986 | Madril (![]() |
![]() |
200 m medley |
1986 | Madril (![]() |
![]() |
4 x 100 m estilo librean |
1986 | Madril (![]() |
![]() |
4 x 100 m medley |
1986 | Madril (![]() |
![]() |
50 m estilo librean |
1986 | Madril (![]() |
![]() |
100 m tximeleta eran |
Europako txapelketak | |||
1983 | Erroma (![]() |
![]() |
4 x 100 m estilo librean |
1983 | Erroma (![]() |
![]() |
4 x 200 m estilo librean |
1983 | Erroma (![]() |
![]() |
100 m estilo librean |
1987 | Estrasburgo (![]() |
![]() |
100 m estilo librean |
1987 | Estrasburgo (![]() |
![]() |
100 m bizkar-igeriketan |
1987 | Estrasburgo (![]() |
![]() |
100 m tximeleta eran |
1987 | Estrasburgo (![]() |
![]() |
4 x 100 m estilo librean |
1987 | Estrasburgo (![]() |
![]() |
4 x 100 m medley |
1989 | Bonn (![]() |
![]() |
100 m bizkar-igeriketan |
1989 | Bonn (![]() |
![]() |
4 x 100 m medley |
1989 | Bonn (![]() |
![]() |
200 m bizkar-igeriketan |
Sariak
- Munduko emakumezko igerilari onena (3): 1984, 1986, 1988
- Herrien Laguntasunaren urrezko izarra (1): 1986 (Ekialdeko Alemaniako Gobernuaren saria)
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.