From Wikipedia, the free encyclopedia
Komunikazio handigarria eta alternatiboa izenaz mintzatzeko arazo larriak dituzten pertsonentzako sistemak ezagutzen dira. Terminologia hau ez da batere zehatza eta moden edota teorien arabera aldatzen doa. Sistema alternatiboak, komunikazio handigarria, sistema alternatiboak eta handigarriak... izen ugari ditu errealitate horrek. Dena dela, gehienetan, aipatutako errealitate horren isla da, hau da, lengoaiaren arloan muga handiak dituzten pertsonei eskaintzen zaizkien komunikatzeko aukerak eta hauek pertsonen arabera oso desberdinak izan daitezke.
Askotan bi kontzeptu bateratuak agertzen dira: alternatiboak eta handigarriak. Hauen arteko diferentzia honetan datza: handigarriak adierazten pertsona batek hizkuntza barneratua duela baina gauzak adierazteko edo ondo ulertzeko arazoak ditu; alternatibo hitzak pertsona horrek komunikatzeko beste biderik ez duela adierazten du. Bigarren kategoria hori, alternatiboarena alegia, zeinu hizkuntzari aplikatzen zitzaion bereziki. Denboraren poderioz, gorren kolektibitatearen gizarte onarpena eman da eta horrekin haren hizkuntzaren errekonozimendua; ondorioz, alternatibo kontzeptua ia hutsik gelditu da. Gainera oso zaila izaten da bata edo bestea den azaltzea. Horregatik gaur egun biak batera ematen dira edo handigarriaren kontzeptua bakarrik.
Bi dira komunikatzeko sistema hauen ezaugarri nagusiak:
Asko dira une batean edo bestean horrelako sistema baten beharra izan dezaketen kolektiboak. Hona hemen nagusiak:
Sistema hauek defitzeko garaian lau kontzeptu erabiltzen dira:
Laguntzarekin pertsona horrek komunikatzeko tresna bat behar duela adierazten dugu. Laguntzarik gabe bada, ordea, pertsona hori bakarrik bere gorputzaz baliatuko da komunikatzeko.
Menpekoak, bestetik, zera esan nahi du: erabiltzaileak mezu osatu gabekoak sortzen ditu eta beste pertsona batek hutsuneak bete behar ditu. Independentan, ordea, erabiltzaileak mezu osoak sortzen ditu.
Euskal Herrian horrelako sistema asko ezagutzen da:
Jakina, hauek ez dira munduan ezagutzen diren guztiak. Hor daude esaterako PIC komunikazio sistema, Sings, Rebus eta beste asko, gurean zabaldu ez direnak.
Sistemen euskarriak mota askotakoak izan daitezke eta egoeren arabera moldatu egiten dira. Irakasteko garaian arbela bat edo pegatinak jartzeko ohola izan daiteke. Ondoren, oso ohikoak dira, tableroak, koadernoak, e.a. Gaur egun, informatikari esker, tresna elektroniko eta digital asko daude, ordenadore moldatuak, e.a. Sinboloak markatzeko edo sortzeko bideak ere ugariak dira: begien bitartez, kopetan jarritako likornio baten bidez, behatzez... Euskarri hauek guztiak laguntza teknikoak dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.