From Wikipedia, the free encyclopedia
Ohar-liburu, koaderno (Heg.) edo kaier (Ipar.) bat oharrak hartzeko erabiltzen den tamaina txikiko liburua da. Kartoi mehe bati elkartutako hutsik dauden orrialdeak dira.
Gaur egun, ordenagailuek eta beste euskarri elektronikoek koadernoen erabilera murriztu dute.
Oharrak hartzeko ordenagailuak erabil daitezke gaur egun eta ohar horiek internet sarean karga daitezke. Gaur egun badaude hainbat baliabide, wikiak, esate baterako, oharrak sarean eskegitzeko, bai bakarka edo bai elkar lanean. Koaderno digitalak pertsona batenak zein talde batenak izan daitezke.
Zenbait ikastetxetan garai bateko koadernoetan idazteko erabiltzen ziren moduko gaur egungo wiki batzuei koaderno digitalak deitzen diete. Adibide bat.
Waldorf pedagogian, koadernoa funtsezko elementu didaktikoa da. Bere koadernoan, haurrak egindako lana eta eskuratzen doan ezagutza jasotzen du, irakaskuntza tradizionaleko testuliburuetako eduki inpertsonalen ordez. Pedagogia sistema horretatik, koadernoa tresna didaktiko garrantzitsua bilakatu da beste pedagogietan ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.