From Wikipedia, the free encyclopedia
Koka (nederlanderaz kok, eta hitz horretatik ekarria, euskaraz oskol esan nahi duena) Erdi Aroko belaontzi txiki bat izan zen, X. mendean agertu eta XII. mendean hedatu zirenak.
Baltiko aldean agertu ziren eta Hansak hedatu zuen. Eskualde horretan ugaria den haritzez eginak, masta bakarreko eta bela karratuko itsasontziak ziren. Euskal Herrian errotu eta fabrikatu ziren, baita ugari erabili ere Frantziako kostalde, Ingalaterra eta Flandesekin izandako harremanetan.[1]
Donostian lehenago erabiltzen zen barku eredua, lema popako albo batean zeramana, baztertua izan zen eta, trukean, Arku Atlantikoan Baionako koka mota hedatu zen, lema popa erdialdean zuena (nafar lema ere deitua), eta garraio zama handiagoaz nabigazio hobea erdiesteko aukera ematen zuen.[2] Gai ziren 250 tonarainoko zama eramateko eta, ordu arteko kabotajeko nabigazioaren ordez, itsas zabaleko nabigaziora oldartu zen.[3] Euskal Herriko koka Hansakoaz (Bremen) desberdina zen.[2]
Euskal Herrian, XIV. mendean jo zuen gailurra itsasontzi honen erabilerak. Giovanni Villani kronikari toskanarrak dioenez, euskaldunek sartu zuten koka barkua Mediterraneoan 1304an.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.