From Wikipedia, the free encyclopedia
Kofun Aroa (japonieraz: 古墳時代 Kofun jidai ) Japoniako historiaren aroa da, 250tik 538 arte hedatzen dena.[1] Japonierazko kofun terminoa garai horretatik aurrerako hileta-tumuluei dagokie. Kofun Aroa Yayoi Aroaren ondoren dator, eta Asuka Aroarekin batera Yamato Aroa ere deitzen zaie.
Japoniako historia |
|
Oro har, Kofun Aroa Asuka Arotik aurrera banatzen da bere desberdintasun kulturalen arabera. Kofun Aroa budismoa sartu aurretik egon zen kulturatzat hartzen dute. Politikoki, Yamatoko Gortearen ezarpena eta Kyūshūtik Kantōraino estatu-aliatu gisa zuen hedapena, aroaren definizioan funtsezko faktoreak dira.
Erregistro arkeologikoak eta antzinako iturri txinatarrek adierazten dutenez, 300. urtera arte Japoniako hainbat tribu eta buruzagitza ez ziren estatuetan batzen hasi, hilobi handiak agertzen hasi zirenean, Japoniaren eta mendebaldeko Txinaren artean kontakturik ez zegoen bitartean. Batzuek, «mende misteriotsua», gerra fratriziden garai bat bezala deskribatzen dute, non buruzagitzetako batzuk Kyūshūn eta Honshūn nagusigoa lortzeko lehiatu ziren.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.