Kobaneko setioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kobaneko setioa (kurdueraz: Berxwedana Kobaniyê; arabieraz: حصار عين العرب) izeneko gudua 2014ko irailean hasi zen eta 2015eko urtarrilaren 26an amaitu zen. Siriako Gerra Zibilaren baitan gertatu zen.
Kobaneko setioa | ||||
---|---|---|---|---|
Siriako Gerra Zibila | ||||
Data | 2014ko irailean- 2015eko urtarrilaren 26a | |||
Lekua | Kobane eta ingurumarian | |||
Koordenatuak | 36°53′23″N 38°21′20″E | |||
Emaitza | Kurduen garaipena | |||
Gudulariak | ||||
| ||||
Buruzagiak | ||||
| ||||
Indarra | ||||
| ||||
Galerak | ||||
|
2014aren hasieran, Siriako kurduek hiru gune autonomo eratu zituzten, tartean, Kobane; Siriako Gobernuaren eta matxinoen eskuetatik kanpo[2].
2014ko irailaren hasieran Estatu Islamikoa Kobane erasotzen hasi zen eta irailaren 16an, setioa ezarri zuen. Babes bila, 200.000 pertsonek Turkiaren menpeko Kurdistanera igaro ziren[2].
Setioa hasi eta berehala, Turkia Kobane babesten ari ziren miliziei laguntza iristea eragozten saiatu zen. Ondorioz, armak, hornigaiak eta boluntarioak ezin izan ziren iritsi. Kurduek Turkiari egotzi zion Estatu Islamikoari laguntzea kurduak ahultzeko[2].
Ondorioz, irailean eta urrian, Kobaneren aldeko elkartasuna egon zen Kurdistan osoan; Turkiaren menpeko Kurdistanen gutxienez 43 lagun hil ziren gertatutako istiluetan[2].
YPGek AEBen hegazkinen eta Irakeko Kurdistango Eskualde Autonomoko pexmerga taldeen laguntza izan zuen baina oso berandu iritsi zen laguntza; interes kontuengatik[2].
2015eko urtarrilaren 26an, Kobane Estatu Islamikoaren eskuetatik at geratu zen[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.