Remove ads
Bi gorputz leizetsuz osatutako organo zutikor txikia, emakumezkoaren bulbaren aurrealdean dagoena. Organo erogeno garrantzitsua da From Wikipedia, the free encyclopedia
Klitoria emeen sexu organo bat da, ugaztunetan, ostruketan eta beste zenbait animaliatan agertzen dena.
Klitori | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Alua |
Kokapena | bagina |
Konponenteak | corpus cavernosum clitoridis (en) Klitori-mokoa Klitoriaren moko-azala frenulum of clitoris (en) bulb of vestibule (en) Plexus of Kobelt (en) |
Hona drenatzen du | superficial dorsal veins of clitoris (en) deep dorsal vein of clitoris (en) |
Arteria | dorsal artery of clitoris (en) |
Zaina | superficial dorsal veins of clitoris (en) deep dorsal vein of clitoris (en) |
Nerbioa | dorsal nerve of the clitoris (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | clitoris |
MeSH | A05.360.319.887.436 |
TA | A09.2.02.001 |
FMA | 9909 |
Terminologia anatomikoa |
Gizakietan, aluaren gainaldean eta alboetan dagoen atal zutikor bat da; zatirik handiena moko-azalaren edo klitoriaren aurreazalaren azpian ezkutuan dago, eta zati txiki-txiki bat, klitori glandea edo mokoa deiturikoa, botoi itxurakoa, agerian dago aluaren gainaldean. Klitoriaren kilikadurak bagina lubrikatzen ere laguntzen du, eta horrela bagina estaldurarako prestatzen da. Emakumeen sexu plazererako atal garrantzitsua da: klitoria kitzikatuz, orgasmora hel daiteke emakumea.
Klitoria hiru atalez osatuta dago: klitoriaren oinak edo zutabeak, klitoriaren gorputza eta azkenik, klitoriaren mokoa edo glandea. Klitoriaren oinen edo zutabeen sorreran leize-gorputzek parte hartzen dute, muskulu iskiokarbenosoz estalita daudelarik. Gihar honen funtzio nagusia leize gorputzak finkatzea izango da, baina horrez gain, barruko odola ponpatuko du klitoraren gorputzera eta horrela, klitoriaren zutipena eragingo du. Nerbio pudendoak edo lotsari nerbioak (S2-S4) inerbatzen du. Zutabeak iskion-pubisetako adarretan ezartzen dira, pubis sinfisiaren erdiko lerroan batuz, klitoriaren gorputza sortzeko.
Klitoriaren gorputzaren kokapen zehatza pubis sinfisiaren behealdean egongo da, eta klitoriaren esekitze lotailuaren bitartez pubis sinfisaren beheko ertzera lotuko da. Gorputz honek protuberantzia bat du, klitoriaren mokoa edo glandea. Egitura hau sentsitiboki oso inerbatuta dago. Klitoriaren mokoa zein gorputza klitoriaren aurreazalaz edo prepuzioaz estalita egongo dira.
Bestibuluaren erraboila, egitura honen gizonezko baliokidea gorputz harroa izango litzateke. Bestibuluaren erraboila ezpain nagusien goi-atzealdean kokatuta dago eta bulbospongiosus giharraz estalita dago, perineo-mintzari atxikituta ere bai. Azken gihar hau perineoaren gorputzerik klitoriraino bideratzen da eta betetzen duen funtziorik garrantzitsuena ematutuaren zuloa estutzea izango da, hau ere nerbio pudendoz inerbatuta dagoelarik.
Emakumezkoen kanpoko ernalkien odoleztapena barruko lotsari arteriak edo barne arteria pudendoak burutuko du. Hau barneko ilion arteriaren adarra da eta lotsari nerbioaren ibilbide berdina jarraitzen du. Lotsari kanalera edo Alcock kanalera heltzean hainbat adar emango ditu, horietako bat perineoaren eremu sakoneko adarra izanik. Arteria honek beste hainbat emango ditu:
Bestibuluaren erraboilaren adarra, erraboilera abiatzen dena.
Klitoriaren sakoneko adarra, gorputz leizetsuen barnera doana.
Klitoriaren bizkarraldeko adarra, klitoriaren gorputza, mokoa eta aurreazala odoleztatuko dituena.
Kanpo-genitalen zainek arterien izen eta ibilbide bera zango dute. Zain guztiek barne zain pudendoan dreinatuko dute, klitoriaren bizkarraldeko zaina izan ezik, maskuriako zain-sarean amaituko baitu.
Klitoriaren bizkarraldeko nerbioak burutuko du, barne lotsari nerbio edo barne pudendoaren adarra dena. Nerbio pudendoa plexu sakrotik (S2-S4) sortutako nerbio mixtoa da, izan ere adar sentsitibo eta eragileak izango ditu. Ibilbidearen aldetik, iskion-zulo nagusitik pasatzen da, iskionaren arantza inguratzen du eta berriro barrura sartuko da iskion-zulo txikitik. Honek 3 bukaerazko adar izango ditu:
Enbrioi-garapenaren lehen fasean, bi sexuak ezin dira bereizi. Klitoria emakumezkoen kanpo genitalekin batera garatzen da; tuberkulu genitala alde kaudalera joanez sortuko da klitoria. Tolespen-genitalak ezpain txikiak bilakatuko dira, klitorira luzatuko direnak; eta, gandor-genitalek ezpain nagusiak eratuko dituzte.
Aipagarria da, klitoria sortzen den egituretatik sortuko dela zakila; alegia, klitoria eta zakilaren garapenak parekoak direla.
Gaixotasun honen jatorria, bi hemiklitorien fusioren ezagatik ematen da. Horrela klitoria bi hemiklitorietan banatzen da, alboko eta erdialdeko tolesak alde medialetik aldenduz eta uretraren kokapena ere gora eramanez. Tratamendua kirurgikoa izan ohi da eta uretroplastia eta 2 hemiklitorien elkarketan oinarritzen da [1].
Klitori eta ezpain txikien agenesia malformazio ezohikoa da, eta inplikazio medikoak eta sexualak ditu. Ikerketek erakusten dutenaren arabera, badirudi bere jatorri enbriologikoa sexu-bereizketa prozesuan ematen diren Wolff eta Müller hodien erregresio eta garapenean ematen diren arazoetan oinarritzen dela [2].
Aluko kartzinoma epidermoideoa: Minbizi mota hori bulbaren azala estaltzen duten zelula epidermoidetan hasten da. Bulbako minbizi gehienak kartzinoma epidermoideak dira.[3]
Klitoriaren absezua: Normalean bakterioek sortutako infekzio baten ondorioz agertzen dira.[4]
Bulbobaginitisa: Alu eta ematutuaren inguruko infekzioa. Etiologikoki gehien aurkezten diren mikrorganismoak bakteriak eta kandidoak izaten dira.[5]
Genitalen herpesa sexu-transmisiozko gaixotasun bat da, 1. edo 2. giza herpesaren birusak sortua. Lesio genital ultzeradunak eragiten ditu.[6]
Chlamydia trachomatis bakteriak eragindako gaixotasun kutaneoa da. Lesio herpetiformeak eragiten ditu.[7]
Klitoromegalia: Klitoromegalia klitoriaren gehiegizko tamaina bezala deskribatzen da. Bere jatorria asaldura hormonaletan, onkologikoetan, infekziosoetan edo traumatikoetan datza.[8]
Klitoria masturbazio edo sexu-ekintzaren bitartez estimula daiteke. Egoeraren arabera (bikote heterosexuala edo homosexuala, jarrera eta abar) modu desberdinetan estimula daiteke atal hau, zuzenean zein zeharka. Klitoria masturbatzerakoan glandearen bidez egiten da, zeharka eta lubrikazio naturala zein artifizilaren bitartez. Modu honetan klitoria lubrifikatuta egotea ziurtatzen da. Klitoria barrutik zabaltzean, orgasmoa edo klimaxa barne estimulazioz eman daiteke, orgasmo guztiak klitorianoak direlako.
Gainera, klitoria ez da zakila bezain zurruna eta okertua, baizik eta malgua eta mugikorra, horregatik, klitoriaren estimulazioa G puntuan egiten da, bere barne-ardatzan. Bagina osoa erritmikoki estimulatuz egiten da, sexu-organoa luzatuz, irekiz eta okertuz.[9]
Klitoridektomia, hainbat herrialdetan, arrazoi medikoak ez diren beste arrazoi batzuengatik (kultura, erlijioa…), klitoria moztean datza, plazerra ezabatzeko. Ablazio mota ezberdinak daude: klitoria kentzea soilik, klitoria eta ezpain txikiak kentzea edo klitoria, ezpain txikiak eta handiak kentzea[10][11]. Klitoridektomiak (klitorisa moztea), batez ere Afrika aldean errituala dena, emearen bizitza sexuala kontrolatzea du helburu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.