Killarney Parke Nazionala
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Killarney Parke Nazionala (ingelesez Killarney National Park, irlanderaz Páirc Náisiúnta Chill Airne) Irlandako Kerryko konderrian dagoen Killarney udalerriaren aldamenean kokatzen da.
Killarney Parke Nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mota | Parke nazional eta Biosfera erreserba |
Azalera | 10.289 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°01′16″N 9°30′24″W |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Munster |
Irlandaren banaketa administratiboa | Kerryko konderria |
Irlandako Errepublikako lehendabiziko parke nazionala izan zen, 1932an Muckross etxearen jabetza irlandar estatuari eman zitzaionean[1]. Ordudanik parkea apika-apika bere lur eremua zabalduz joan da, gaur egungo 102.89 km² azalerara iritsi arte.
Bere barnean hainbat ingurugiro ekologiko ezberdin daude: Killarneyko lakuak, nazioarteko garrantzia duten haritz eta hagin basoak[2] eta mendi gailurrak daudelarik[3]. Orein gorriz osaturiko taldeak ere baditu, Irlandan aurkitu daitezkeen bakarrak[4], bai eta Irlandako jatorrizko edo berezko baso sail zabalenak ere[5]. Parkeak bere kalitatea, ugaritasuna, bere bizilekuen hedadura eta espezien aniztasunari esker balio ekologiko handia du, hauetako espezie batzuk arraro edo bereziak direlarik. 1981an UNESCO erakundeak parke hau Biosfera erreserba izendatu zuen[6]. Parkea bere paisaia eder eta zoragarriarengatik ere ezaguna da[7]. Parkearen ardura Dúchas, The Heritage Service erakundeak du.
Parke Nazionalaren barnean hainbat eraikin aipagarri aurki ditzakegu:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.