From Wikipedia, the free encyclopedia
Biosfera erreserba, UNESCOk planetako habitat moten adierazgarritzat izendatu dituen eremu geografikoak dira, lehorreko nahiz itsasoko ekosistemak barne hartzen dituztenak. Izendapen horiek Gizakia eta Biosfera (MaB) programaren barruan egiten dira[1]; izan ere, 1970eko hamarkadaren hasieran abiatutako programa horren helburu da bioaniztasunaren galerak ekologian, gizartean eta ekonomian dakartzan ondorioak aztertzea, eta bioaniztasunaren galera hori geldiaraztea. Eta helburu horretarako tresna bat da Biosfera Erreserben Mundu Sarea.
Hiru helburu dituzte biosfera erreserbek: natura kontserbatzea, garapen jasangarria eta laguntza logistikoa, ezagutza zientifikora eta jasangarritasunerako hezkuntzara zuzendua. Esperimentazio-eremu eta esperientzia-laborategi gisa konfiguratzen dira, haietan bizi diren pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko kontserbazioaren eta garapen jasangarriaren arteko oreka lortzeko helburuarekin[1].
Gaur egun, munduan 580 biosfera erreserba dira, eta 114 estaturen lurretan daude.[2]
Bi dira biosfera erreserbak Euskal Herrian: Urdaibai[3] (Bizkaian) eta Bardea[4] (Nafarroan).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.