politikari finlandiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Karl-August Fagerholm (Siuntio, 1901eko abenduaren 31 – Helsinki, 1984ko maiatzaren 22a) finlandiar politikaria izan zen, Finlandiako lehen ministroa 1948tik 1950era, 1956tik 1957ra eta 1958tik 1959ra.
Suedierazko familia hiztun bateko kidea zen. Gaztetan bizargina izan zen eta Alderdi Sozialdemokratan sartu zen. 1930ean eserleku bat lortu zuen parlamentuan eta 1937tik 1940ra Gizarte Gaietako ministro izan zen.
Eskandinaviako beste herrialdeen antzeko politika neutralista baten aldekoa izan zen. Neguko Gerrako porrotak politika hori gutxietsi zuen.
1944ko armistizioaren ondoren, Finlandiak arazo larriei aurre egin behar izan zien. Fagerholm bere alderdiko buru izendatu zuten Väinö Tannerren ordez. Eskandinaviaren aldeko bere politika gehiago gustatzen zitzaien finlandiar komunistei eta Sobietar Batasunari.
1948ko hauteskundeen ondoren lehen ministro bihurtu zen. Komunistak gobernutik kanpo utzi zituen eta Koalizio Nazionaleko Alderdian, Alderdi Liberalean eta Nekazaritza Ligan oinarritu zen. Pentsio publikoen lege bat onartzea lortu zuen, baina komunisten eta Sobietar Batasunaren oposizio handia jasan zuen.
Bigarren agintaldia 1956tik 1957ra igaro zen, eta hirugarrena 1958tik 1959ra. Azken gobernuak porrot egin zuen Sobietar Batasunaren presioengatik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.