Kari Vogt

From Wikipedia, the free encyclopedia

Kari Vogt (Oslo, 1939ko apirilaren 3a2024ko irailaren 19a) norvegiar historialaria izan zen, ikasketa erlijiosoen arloa landu zuena. Islama eta kristautasun koptoa aztertu zituen eta hainbat liburu argitaratu zituen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Kari Vogt
Bizitza
JaiotzaOslo, 1939ko apirilaren 3a
Herrialdea Norvegia
HeriotzaOslo, 2024ko irailaren 19a (85 urte)
Hezkuntza
HeziketaOsloko Unibertsitatea
Hizkuntzaknorvegiera
Jarduerak
JarduerakIslamicist (en) eta historialaria
Enplegatzailea(k)Osloko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Itxi

Bizitza

Kari Vogt Oslon jaio zen 1939an. Erik Theodor Vogt medikuaren eta Bodil Therese Tandberg psikologoaren alaba eta Hans Vogt hizkuntzalariaren eta Vebjørn Tandberg ingeniariaren iloba zen[1].

1965ean ikasketa erlijiosoetan graduatu zen Osloko Unibertsitatean, Urmenneskeskikkelsen i de manikeiske Thomas-salmene tesia defendatuz. Parisen ere ikasi zuen. 1967az geroztik, Osloko Unibertsitatean lan egin zuen[1].

Norvegiako Literatura eta Adierazpen Askatasunaren Akademiako kide eta PEN Internationaleko Norvegiako adarreko kontseilari izan zen[1][2].

1996an Fritt Ord Ohorezko Saria irabazi zuen[3], eta 2006an Osloko Unibertsitatearen ikerketen zabalkunderako saria[4].

2024ko irailaren 19an hil zen, 85 urte zituela[5].

Lanak

  • Den skjulte tradisjon : skapende kvinner i kulturhistorien (1983)
  • Islams hus (1993)
  • Kommet for å bli (1995)
  • Reise i Iran (1997)
  • Islam på norsk (2000)
  • Bruddet (2002)
  • Religionsleksikon (Per Kværnerekin batera, 2002)
  • Islam (2004)
  • Hva er islam? (2007)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.