Arabako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Kanpezu (ofizialki Campezo / Kanpezu) Arabako ekialdeko udalerri bat da, Arabako Mendialdeko nagusia. Gasteiztik 38 bat kilometro hego-ekialdera dago.
Kanpezu | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Arabako Mendialdea | ||||||||||
Izen ofiziala | Campezo / Kanpezu | ||||||||||
Alkatea | Ibernalo Basterra Txasko (KAIXO) | ||||||||||
Posta kodea | 01110 | ||||||||||
INE kodea | 01017 | ||||||||||
Herritarra | kanpezuar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°41′12″N 2°22′12″W | ||||||||||
Azalera | 85,02 km² | ||||||||||
Garaiera | 600 - 1.414 metro | ||||||||||
Distantzia | 38 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.072 (2023) −22 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 13,36 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 6,02 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 24,63 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 70,09 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 80 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 11,32 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 12,61 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 21,14 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 11.2 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.campezo.org |
Udalerria oraingo lur-eremuarekin 1965ean sortu zen, Santa Cruz de Campezo izenez; Santikurutze bera beste hiru udalerrirekin fusionatu zen, Antoñana, Oteo eta Orbiso herriekin hain zuzen ere. Franco hil eta gero izen horren bertsio elebiduna zenbait urtetan erabili ostean 1996ko apirilaren 11n Kanpezu izena hartu zuen.
Jatorrizko toponimia ia guztiz erromantzea du eskualdeak, kontraste argia eginez ondo-ondoan dituen Arraia edo Haranarekin, non toponimia alderantziz den ia guztiz euskalduna. Haranari, Kanpezutik, El Valle esaten diote 21. mendean ere[4].
Arabako Mendialdeko eskualdean, Kanpezuk korridore baten lekua egiten du, Gaztelako eta Nafarroako lurren artean[4].
Erliebe menditsukoa da Kanpezuko udalerria, haren iparraldean Kodesko mendilerroa dagoela. Udalerriaren eremu txiki bat Izkiko Natura Parkearen zati da.
Ega ibaiak zeharkatzen du udalerria.
Kanpezu udalerriak garrantzi estrategiko militarra izan zuen, Nafarroako Erresumaren mugak defendatzen baitzituen Gaztelako Erresumaren erasoen aurrean. Hala erakusten du Antoñanako hiribildu harresidunaren sorrerak.
Santikurutze Kanpezun bazen judutegi bat, 1474ko zerga-agirietan jasoa.
Bost herrik osatzen dute Kanpezuko udalerria:
Kanpezuko biztanleria |
---|
1960 arteko datuak Santikurutze Kanpezukoak dira, udalerrien batuketa egin baino lehenagokoak. Datu-iturria: INE |
2023ko hauteskundeen ondorengo Kanpezuko udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
KAIXO | 7 / 9 |
||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 2 / 9 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 9 |
||||
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza
Boletin Oficial del Territorio Historico de Alava (Gaztelaniaz) |
Hauek izan dira Kanpezuko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[5] | |
Eduardo Quintana Saenz[5][6] | 1979 | 1983 | Zentro Demokratikoaren Batasuna | |
Francisco Javier Saenz de Ugarte Quintana[5][6] | 1983 | 1987 | Aliantza Popularra/Alderdi Demokrata Popularra/Batasun Liberala | |
Miguel Angel Saenz Romero[5][7] | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Joaquin Trespalacios Beiztegui[5][6] | 1991 | 1995 | Eusko Alkartasuna | |
Miguel Luis Garcia de Acilu Martinez de Antoñana[5] | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Miguel Luis Garcia de Acilu Martinez de Antoñana[5][8] | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | |
Aitor Aguinaga Legorburu[5] | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | |
Aitor Aguinaga Legorburu[5][9][10][11] | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Esteban Garcia Campijo[5][12] | 2011 | 2015 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Ibernalo Basterra Txasko[5][13][14] | 2015 | 2019 | KAIXO[15] | |
Ibernalo Basterra Txasko[5][13][16][17][14] | 2019 | 2023 | KAIXO[15] | |
Ibernalo Basterra Txasko[17][14][18][15] | 2023 | Jardunean | KAIXO[15][19] |
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.