From Wikipedia, the free encyclopedia
Kandelario[1] edo Garbikunde eguna[2] Jesusen Tenpluko Aurkezpena ospatzen duen jai kristaua da, otsailaren 2an. Hala ere jatorria latindarra eta paganoa du, Lupercales jaiekin zerikusia duena. Antzina, inauteriei hasiera emateko data zen.
Kristauek Ama Birjinaren Garbikundea[1] ere ospatzen dute eta Kanariar uharteetan eta haien eraginez Latin Amerikan Kandelarioko Andre Maria.
Ipar Euskal Herrian, Ganderailu du izena egun honek.[3]
Herri tradizioaren arabera, neguaren luzea edo laburra neurtzen da egun horretako eguraldiaren arabera: «Kandelario bero, negua dator gero; Kandelario hotz, negua joan da motz» dio atsotitzak. Eguneko ezaugarrien arabera negua luzatuko den ala ez iragartze hori, izatez, AEBetan ospetsu bihurtu den Marmotaren egunari lotuta dago. Izan ere, Kandelario eta Marmotaren Eguna Europako tradizio beretik sortzen diren bi aurpegi dira. Hibernatzen duten ugaztunek lozorroari uztea ala ez uzteko aukera batekin dagoen lotua tradizio hori,[4] eta Euskal Herrian hartz baten esnatzearekin lotu izan ohi da, normalean Inauterien zikloarekin lotuta.[5]
Euskal Herrian kandelak eta argizariak bedeinkatzeko eguna ere bada, urtean zehar eguraldiak ekarritako ezbehar eta gaixotasunetatik babesteko. Bedeinkapena era askotan egin izan da, hala nola atzamarra urtutako argizaritan jarri eta hiru aldiz aitaren eginez eta buruko ile zenbait errez[6].
Jai kristaua X. mendean abiarazi bazen ere, Quadragesima Epiphania izenez ezagutzen zen eta IV. mendetik ospatzen zen jaian du jatorri.
Hainbat esaera daude egun honekin zerikusia duena, horien artean[1]:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.