From Wikipedia, the free encyclopedia
Kakalardo sakratua (Scarabaeus sacer) intsektu barailaduna da, Scarabaeus genoroko espezie nabarienetakoa. Batzuetan Kakalardo pilotagilea izena ematen zaio, gorotz pilotak egiten baititu, gero elikatzeko.
Kakalardo sakratu | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Scarabaeidae |
Leinua | Scarabaeini |
Generoa | Scarabaeus |
Espeziea | Scarabaeus sacer |
Kakalardoa, Khepri jainkoarekin lotua zegoen, Raren forma goizeko eguzki bezala eta existentziaren geldiezinezko aldaketaren ikurra zen.
Kakalardo sakratua bizitza eta botere kuttun bat izan zen, goizeko Eguzkia irudikatzen zuena, eta berpizte ikurra zen egiptoar mitologian. Bizitzan zehar, ikusten zen edo ikusezina zen gaizkiaren aurkako babesa ematen zuen, egunero, indarra eta boterea emanez. Heriotzan, zuenak, berpiztu eta betiereko bizitzara iristeko aukera zuen.
Bere izen hieroglifikoa ḫpr edo xpr bezala transliteratzen da eta "bihurtu" edo "aldatu" bezala itzultzen. ḫpru edo xprw hitz eratorria "forma", "aldaketa", "gertaera", "izaera" edo "autosortua" bezala itzultzen da, testuinguruaren arabera. Esangura existentziala, fikziozkoa edo ontologikoa izan dezake.
Kakalardoa, Khepri jainkoarekin lotua izan zen, autosortua, goizeko eguzkiarekin lotutako jainkoa. Antzina, kakalardoak, arrak baino ez zirela uste zen eta bere hazia, simaur pilota batean utzita ugaltzen zela. Kakalardoaren ustezko autougalketak Khepriren antza ematen dio, bere burua ezerezetik sortu zuena. Beste alde batetik, kakalardo pilotagileak daraman pilotak, eguzkiaren antza du. Plutarkok honako hau idatzi zuen:
Egiptoarrek, Kheprik Eguzkia egunero berritzen zuela uste zuten, ostertzean desagertu ondoren, lurrazpiko mundutik eramanez, Duatetik, iluntzearen ondoren hurrengo egunean berriz berritzeko. Egiptoko Inperio Berriko errege hilobi batzuek, eguzkiaren jainkoaren irudi hirukoitz bat dute, kakalardoa, goizeko eguzkiaren ikur bezala. Ramses VI.aren hilobiko sabai astronomikoak, Eguzkiaren gaueroko heriotza eta hurrengo eguneko "berpiztea" kontatzen du, zeruko jainkosa zen Nutek irentsia balitz bezala eta bere umetokitik Khepri bezala berragertuz. Kakalardoaren irudia, aldaketa, berriztatze eta berpizte ideiei lotua, alde guztietan agertzen da Antzinako Egiptoko hil arte eta arte erlijiosoan.
Kakalardo kuttunak hainbat materialetan tailatzen ziren: esteatita, basaltoa, granitoa edo harribitxietan, lapis lazulia, ametista, kaltzedonia edo kornalina eta baita urrea bezalako metaletan ere. Egipton eginiko indusketa arkeologikoek, argitara atera dituzte hezurrean, bolian, harrian, faientza egiptoarrean eta metal preziatuetan eginiko kakalardoen irudiak, VI. dinastiatik erromatar garai arte datatuak.
Orokorrean txikiak dira eta zulatuak daude, lepokoan sartzea ahalbidetzeko, eta, oinarrian, inskripzio labur bat edo kartutxo bat daramate. Orokorrean, kuttun bezala erabiltzen ziren, eta atzealdean irudi edo testuak eramaten zituzten. Batzuk, euren jabearen izena idatzia zuten, eta zigilu gisa erabili izan dira, ardodun anforetan hedatutako erabilera, luxuzko gaia baitzen. Faraoiek, batzuetan, ale handiagoak egitea eskatu zuten, inskripzio luzeekin, Tiy erreginaren ezkontzaren kakalardo oroitarri bezala. Kakalardoen eskultura handiak Tebaseko tenpluetan, Alexandriako Serapeumean eta Egiptoko beste toki batzuetan aurki daitezke. Normalean,berde kolorez apainduta egoten ziren.
Kakalardoak garrantzi handia zuen hil gurtza egiptoarrean. Orokorrean, harri berdean tailatu eta hildakoen paparrean jartzen zen, bihotza babesteko eta momifikazioan zehar aldatzeko. "Bihotzeko kakalardoa"ren asmoa, bihotzak, hildakoen epaiketan hildakoaren aurka egingo ez zuela ziurtatzea zen. Beste aukera bat Sarkofagoetako Testuetako aldaketa hitzek iradokitzen dutena da, hildakoen arima, gizaki, jainko edo hegazti batean bihurtu (xpr) eta bizien munduan berrager daitekeela diote.
Beharbada, "bihotzeko kakalardo" horien adibiderik ezagunena, Tutankamonen hilobiko horniduren artean aurkitutako berde-horixka da, libiar basamortuko mineral kristalino zati handi batean tailatua.
"Ezin izan zen ohartu gabe pasa, krisalidak, euren hego eta hankak garapenaren etapa horretan barruan sartzen direnak, momien antzekoak direla. Zehaztu da, baita ere, kakalardoak, bere pilota, ardatz bertikal batetik eta pasabide horizontal batetik iristen den lurrazpiko konpartimentu batean egiten hasten dela, bitxia den arren, Antzinako Inperioko mastabak gogorarazten dituztenak".
Hil testuetan emandako erabilerarekin kontrastean, Egiptoko eta inguruko herrietako merkatariek, kakalardoa zigilu gisa hartu zuten. Ezagunenak LMLK zigiluetan grabatutakoak dira.
Gehienak esteatita beiraztatuz eginak, 4,7 eta 11 zentimetro artean neurtzen zuten, behealdean testu bat zutelarik. Erregea, bere familia eta handiki batzuen ordezkatze zigilu gisa erabiliak ziren Egiptoko bigarren tarteko aroan. XIV eta XV. dinastietako informazio iturri nagusienetako bat dira. Egipton ez ezik, Kanaan eta Kushen ere aurkitu dira.
XVIII. dinastian oso erabilia izan zen, Tutmosis III.ak errege zigilu erabilera eman ziolarik. Amenofis III.ak etengabe erabili zituen, bere agindupeko lurretan, berari eta erregeren familiari buruzko berriak zabaltzeko forma bezala. Ugarienek, bere gezi propioekin hildako lehoiez hitz egiten dute, baita zezen basatien ehizaldiei buruz ere. Beste ale batzuk, Tiyrekin bere ezkontzari buruz hitz egiten dute, Malkatako jauregian laku artifizial baten eraikuntzari buruz edo erregeren haremera Kilughepa mitanniar printzesaren iristeari buruz beste 317 emakumerekin batera. Propaganda kakalardo hauek tamaina handiagokoak ziren eta gortetarren edo goi funtzionarioen artean banatzen ziren edo herrialde aliatuetako erregeei opari gisa bidaltzen zitzaizkien.
Kakalardoak, artikulu ezaguna izaten jarraitzen du, Antzinako Egiptoko sinesmen eta arteari buruzko gaur egungo interes eta lilurari esker. Harri erdi-preziatuetan edo esmaltaturiko zeramikan eginiko kakalardoak, denda gehienetan eros daitezke, Karnakeko tenpluan, antzinako kakalardo handi bat babestu egin behar izan den bitartean, Khepri irudikatzen zuena, bisitariak, estatuaren harroina zortea lortzeko igurztean datzan sineskeriazko praktika egitea zapuzteko, orain, askok, bere inguruan hiru itzuli ematen dituzte, besterik ez.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.