Juliano (enperadorea)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Juliano (enperadorea)

Flavio Klaudio Juliano (latinez: Flavius Claudius Julianus; Konstantinopla, 331 edo 332 Maranga, 363ko ekainaren 26a), Juliano II.a eta kristauek Juliano Apostata izengoitiz ezaguna, erromatar enperadorea izan zen 361etik hil zen arte. Historialari kristauek Apostata goitizena eman zioten erlijio hori arbuiatu (apostasia) eta helenismo neoplatonikoa hobetsi zuelako.

Datu azkarrak Erromako kontsula, Tribunicia potestas (en) ...
Juliano (enperadorea)


Erromako kontsula

363 - 363ko ekaina
Tribunicia potestas (en)

360ko otsaila -
Pontifex maximus

360ko otsaila - 363ko ekaina
Augusto

360ko otsaila - 363ko ekaina

Erromatar enperadorea

360ko otsaila (egutegi gregorianoa) - 363ko ekaina
Konstantzio II.a - Joviano

Erromako kontsula

360 - 360

Erromako kontsula

357 - 357

Erromako kontsula

356 - 356
Zesar

355eko azaroaren 6a -
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
JaiotzaKonstantinopla, 331ko azaroaren 17a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaMesopotamia, 363ko ekainaren 26a (31 urte)
Hobiratze lekuaTarso
Heriotza moduagiza hilketa: guduan hila
Familia
AitaJulius Constantius
AmaBasilina
Ezkontidea(k)Helena (en)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaKonstantinotar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
latina
Irakaslea(k)Maximo Efesokoa
Nicocles (en)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta filosofoa
Lan nabarmenak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBattle of Strasbourg (en)
Julian's Persian expedition (en)

Itxi

Bizitza

Konstantino Handiaren iloba zen eta bizirik irten zen, Galo anaiarekin batean, bere familiari eginiko eraso batetik. Liburu artean igaro zuen gaztaroa eta, kristautasunari uko egin ondoren, neoplatonismoaren bidetik abiatu zen. Bere lehengusu Konstantzio II.ak deitu zion 355. urtean Galia meatxupean ezarri zuten germaniarren aurkako borrokara, eta Estrasburgon garaitu zituen (357).

Enperadore izendatu zuten bere soldaduek 360an eta erabateko enperadore egin zen Konstantzio II.a hil ondoren (361). Juliano enperadorearen eskutik etorri zen erlijio askatasuna eta erromatarren antzinako molde paganoak piztu ziren berriro inperioan. Persiarren aurkako guduan hil zen 363. urtean. Kristautasunaren aurkako tratatu bat idatzi zuen, Contra Galilaeos (grezieraz Κατὰ Γαλιλαίων, «Galilearren Aurka») izenburuaz[1].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.