From Wikipedia, the free encyclopedia
Samarra[1] (arabieraz: سامَرّاء), Irakeko hiria, Tigris ibaiaren ekialdeko ertzean, Saladinoren gobernazioan. Bagdadetik 125 km inguru iparraldera dago; 2002. urtean 201.700 biztanle zeuden bertan. 2007. urtean Unescok Arriskuan dagoen Gizateriaren Ondarearen zerrendan sartu zuen. Hiriko meskita handia oso ezaguna da.
Samarra سامراء | |
---|---|
arkeologia-aztarnategia | |
Samarrako meskita handia eta minarete kiribila Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Irak |
Gobernazioa | Saladinoren gobernazioa |
Izen ofiziala | سامرّاء |
Jatorrizko izena | سامراء |
Posta kodea | 34010 |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°11′45″N 43°53′08″E |
Azalera | 150,58 km² |
Altuera | 80 m |
Demografia | |
Biztanleria | 140.400 (2015) −208.300 (2003) |
Dentsitatea | 932 bizt/km² |
Hiriaren izena, Erdi Aroko etimologiagile islamdarren ustez, "ikusmenerako gozamena" esan nahi duen arabierako esaera batetik dator.
Samarra, antzina, Mesopotamia iparraldeko hiri nagusietako bat izan zen eta neolito amaierako kultura arkeologiko bati izena ematen dio: Samarrako kultura.
Islamaren aurreko hiria zena hiri berri batez aldatu zuten abbastarrek 835. urtean, Al-Mutasim kalifak hiriburu egin baitzuen Bagdaden ordez. Kaliferriko hiriburu izan zen 892. urtera arte, berriro ere Bagdad hiriburutzat ipini zuten arte. Bitarte horretan, hiri galanta egin zen; musulmanen inoizko meskita handiena ere orduan eraiki zuten, Al Askari, 944. urtekoa. Hamargarren eta hamaikagarren iman xiiten mausoleoak eraiki ziren bertan, eta Samarra erromes xiiten gune garrantzitsu bilakatu zen. 2006ko otsailaren 22an atentatu batean suntsitu zuten, eta 2007ko ekinaren 13an beste atentatu bat jasan zuen: hondakin batzuk eta minarete ikusgarria baino ez dira geratzen aztarnatzat.
XX. mendean, Irakeko estatukoa izaki, hiri garrantzitsu bihurtu zen Tharthar urtegia egin zutenean handik hurbil, eta biztanleria hazi egin zen. Nagusiki, xiitak dira biztanle gehienak, baina Sadam Hussein diktadorearen gobernuak xiitok menpean hartuta zituen. 2003. urtean, estatubatuarrek eta britainiarrek Irak inbaditu ondoren, tentsio-une larriak sortu izan ziren lurraldean, eta hainbat atentatu ere egin ziren okupatzaileen eta euren laguntzaile xiiten kontra: halako atentatu batean eraitsi zuten Al Askari meskita; oraindik argitzeke dago nor izan zen atentatugilea.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.