galiziar idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Juana Maria de la Vega, Espoz y Minako kondesa (Coruña, 1805eko martxoaren 7a - Coruña, 1872ko ekainaren 22a), galiziar idazlea eta ekintzaile liberala izan zen.[1]
Juana de Vega | |||
---|---|---|---|
1842ko uztaila - 1843
1842 - 1843 - Joaquina Téllez-Girón, Marquise of Santa Cruz (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Coruña, 1805eko martxoaren 7a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Coruña, 1872ko ekainaren 22a (67 urte) | ||
Hobiratze lekua | Cemetery of San Amaro (en) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Francisco Espoz Mina | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
juanadevega.org… | |||
Juana de la Vega Coruñan jaio zen 1805eko martxoaren 7an. Haren gurasoak, Juan Antonio de la Vega eta Maria Josefa Martinez, hiri horretan kokatuak ziren aita Kubatik aberasturik itzuli ondoren.[2] Heziketa aberatsa jaso zuen letra eta humanitateetan, eta kulturarako interes handia izan zuen bizitza osoan.[1]
1821ean, Francisco Espoz nafar militar eta politikari liberalarekin ezkondu zen. Bi urte geroago, Hirurteko Liberalaren amaierarekin, senar-emazteak Ingalaterran erbesteratu, eta 1833 arte ez ziren Espainiara itzuli. 1836an, senarra hil ondoren, Espoz y Minako kondesa titulua eman zion gobernuak. 1837ko apirilean Coruñara itzuli zenetik aurrera, hiriko liberalen bilgunea bilakatu zen bere etxea.[1] 1840an, aita hil eta gero, familiaren ondasuna jarauntsi zuen.[2]
1840 amaieran, Elisabet II.a erreginaren eta Luisa Fernanda Borboikoaren hezitzaile izendatu zuten eta, 1842ko urrian, Jauregiko ganberazain nagusi. Goi nobleziako emakumeen esku egonak ziren bi kargu horiek ordura arte, baina Baldomero Espartero erregeordeak liberalismoan hezi nahi izan zituen erregina eta haren ahizpa. 1843ko uztailaren 24an, Espartero kargugabetu zutelarik, zeregin horiek utzi behar izan zituen.[1]
Berriz ere Coruñan kokaturik, haren etxeko egongela liberalen batzargune eta jarduera kulturalen egoitza bilakatu zen. Memorias del General Francisco Espoz y Mina idazten eta prestatzen jardun zuen; idazlan hori 1851n hasi zen argitaratzen. 1852an, Pablo Sarasate haurra ezagutu zuen, eta haren mezenasa izan zen hurrengo urteetan.[3] 1860ko hamarkadaren hasieran, Rexurdimentoaren sorrera babestu zuen. Ongintzan eta gizarte laguntzan ere aritu zen buru-belarri, askotan Concepción Arenalekin batera.[1]
Coruñan hil zen, 1872ko ekainaren 22an. San Amaroko hilerrian ehortzi zuten, senarraren bihotzarekin batera, gurasoen hilobiaren ondoan.[1][oh 1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.