From Wikipedia, the free encyclopedia
Neris Amelia Martínez Salazar, Juana Bacallao, Juana la cubana eta Juana La Caliente izengoitiz ere ezaguna, (Habana, 1925eko maiatzaren 26a – ibidem, 2024ko otsailaren 24a) kubatar abeslari eta musikaria izan zen[1][2][3].
Juana Bacallao | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Neris Amelia Martínez Salazar |
Jaiotza | Habana, 1925eko maiatzaren 26a |
Herrialdea | Kuba |
Heriotza | Habana, 2024ko otsailaren 24a (98 urte) |
Hobiratze lekua | Colón Cemetery, Havana (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Biriketako Tronboenbolismoa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Izengoitia(k) | Juana Bacallao |
Genero artistikoa | Guaracha |
Musika instrumentua | pianoa Kongak ahotsa |
Neris Amelia Martínez Salazar Habanako Cayo Hueso auzoan jaio zen[4]. Sei urterekin umezurtz geratu zen eta barnetegi katoliko batean sartu zuten. Geroago etxe-garbitzaile gisa lan egin zuen Obodulio Morales musikariak aurkitu zuen arte, etxe bat garbitzen zuen bitartean abesten zuenean[1].
Bere ibilbidean zehar munduan zehar ibili zen eta Nat King Cole, Bola de Nieve, Chano Pozo, Benny Moré, Rita Montaner, Los Zafiros eta Celeste Mendoza bezalako artistekin aritu zen elkarlanean[1][2][5]. 2011n Ameriketako Estatu Batuak eta Puerto Rico bisitatu zituen, eta gaztelaniazko hainbat telebista katetan agertu zen[4]. 2015eko irailean CNN kateko Anthony Bourdain: Parts Unknown telesaileko atal batean agertu zen[6][7].
2024ko otsailaren 24an hil zen Habanan, 98 urte zituela[8].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.