Joan March

From Wikipedia, the free encyclopedia

Joan March

Joan March i Ordinas (Santa Margarita, Mallorca, Katalan Herriak, 1880ko urriaren 4a - Madril, Espainia, 1962ko martxoaren 10a) espainiar enpresari, kontrabandista, politikari, finantza-gizon eta filantropoa izan zen. Pertsona erabakigarrietako bat izan zen 1936ko uztaileko estatu kolpea piztu zenean, matxinada faxista Espainian zabaldu eta indartzeko.

Datu azkarrak Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua, Gorteetako diputatua ...
Itxi
Juan March Fundazioa, Madril

Biografia

Primo de Riveraren diktaduraren garaian, dirutza handia lortu zuen oso denbora gutxian March Hermanos enpresarekin, enpresa horrek baitzuen Marokora saltzen zen tabakoaren monopolioa.

Espainiako Gerra Zibilean, Francoren alde egin zuen, eta diru-laguntza handia eskuratu zuen hala. 1955ean, Juan March Fundazioa sortu zuen, kultura bultzatzeko.

Erreferentziak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.