From Wikipedia, the free encyclopedia
Juan de Dios Álvarez Mendizábal, jaiotzez Álvarez Méndez (Chiclana de la Frontera, Cádiz, 1790eko otsailaren 25a - Madril, 1853ko azaroaren 3a), espainiar politikaria eta ekonomialaria izan zen.
Juan Álvarez Mendizábal | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Juan de Dios Álvarez Méndez | ||||
Jaiotza | Chiclana de la Frontera, 1790eko otsailaren 25a | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Heriotza | Madril, 1853ko azaroaren 3a (63 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Gizon Ospetsuen Panteoia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, ekonomialaria eta militarra | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Iberiar Penintsulako Gerra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Alderdi Progresista |
Mendizábal Chiclana de la Fronteran (Cádiz) jaio zen 1790eko otsailaren 25ean. Aita merkataria zen, Rafael Álvarez Montañés eta ama, berriz, Margarita Méndez. Charles Henningsenenek gaztetan kaleko eta trapu zaharren saltzaile ibili zela idatzi zuen. Hizkuntzak ikasi zituen eta merkataritza ere landu zuen aitaren negozioan. Iberiar Penintsulako Gerran borrokatu zuen eta, alde egitea lortu bazuen ere, bi alditan, behintzat, harrapatu zuten.
1812ko otsailaren 21ean, Teresa Alfarorekin ezkondu zen eta orduan erabaki zuen bere bigarren abizena aldatzea, Méndez, eta Mendizábal ezartzea haren ordez. Méndeztarren jatorria judua zelako zurrumurruei alde egiteko egin zuela esaten da. Hala izan edo ez, Armadako Ogasun ministro izan zen garaian ere Mendizábal deituraz sinatu ohi zuen, eta ezkondu aurretik zen hori.
Ohorezko gerra komisario izan zen 1817an. 1819aren ondoren, Andaluziako armadaren horniketaz arduratu zen eta pixkanaka gorantz egin zuen, iraultzaile liberalen ondoan mugituz eta haietako bat izanez. Mazoi izan zen Cádizen eta Riegoren pronuntziamendurako dirua aurreratu zuen. 1820ko urtarrilaren 27tik martxoaren 4ra arte liberalen alde borrokatu zuen. Orraziak egiteko Birminghameko careya inportatzen zebilen garai hartan.
1823an, Gorteak Cádizera joan beharrean izan zirenean, Mendizábalek antolatu zuen lekualdatze hura eta armada ere hornitu zuen; era berean, bera izan zen setiatuta geratu zen Cádizen ardura hartu zuena. Urte bereko irailaren 30ean, Gibraltarrera egin zuen ihes. Fernando VII.ak heriotza zigorra jarri zion eta Mendizábal Londresera atzerriratu beharrean izan zen, baina zorrez lepo zebilen eta preso hartu zuten. Espainiako ardok inportatuz lortu zuen zailtasun hura gainditzea eta lagunarte zabala egin zuen, etorkizunean oso baliagarria izango zitzaiona, alegia. Negozio gizon, badakigu Frantzian izan zela 1828 eta 1830ean, behintzat.
Portugaleko gerra zibilean parte hartu zuen liberalen bandoan eta Belgikan ere indar militar bat finantzatu zuen.1834an, Torenoko kondeak Espainiara itzultzeko gonbidapena luzatu zion eta 1835eko ekainaren 15ean Ogasun Ministro egin zuten Maria Kristina erreginordearen garaian eta, irailaren 25ean, Toreno berari hartuko zion ordea gobernu presidentetzan.
Mendizabaldar alderdia ez zegoen ondo ikusia. 1836ko otsailaren 19tik martxoaren 8ra arteko dekretuen ondoren, Mendizabalen desamortizazioak ospea lortu zuen; elizaren Esku Hilak herriaren eskuetara iristarazteko helburua zuen Mendizábalek, baina xede hori ez zen gauzatu eta oligarkia jabetu zen lur eremu haietaz. Nazioa aberastuko zuen burgesia edo klase ertainaren sorrera eragotzi zuen horrek. Ondasunak enkantean saldu zituzten multzoka eta jabetza txikia zutenek ezin zuten hura ordaindu. 1836ko maiatzaren 15ean, kargua utzi zuen, urtebete baino gutxiagoko epean, baina 1836ko iraultzan berriro itzuliko zen ogasun ministro izatera.
Era berean, kinta kitapena ere aipatu behar da bere erreformen artean. Burgesek ordaindu zezaketen bere semeek gerrara ez joateko, elite ekonomikoa faboratuz eta berdintasunari ekidinez.
Elisabet II.a adinez nagusi egiteko debatean parte hartu zuen eta Esparteroren aurka agertu zen. 1843an, ogasun ministro izan zen berriz, baina kontrairaultzak Frantziara erbesteratzera eraman zuen eta 1846ra arte ez zen itzuliko.
1853ko azaroaren 3an hil zen Madrilen, 63 urte zituela.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Álvarez Mendizábal |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.