Joxean Sagastizabal
euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Joxean Sagastizabal Errazu (Eibar, Gipuzkoa, 1956ko irailaren 5a) euskal idazlea da.
Joxean Sagastizabal | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1956ko irailaren 5a (68 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lan nabarmenak | |
![]() |
Biografia
Ekonomia eta maisu ikasketak egin zituen.
1983an Cafe Iruña saria irabazi zuen Jolasean izenburuko nobela laburrarekin.
Bereak dira, halaber, Zerura igotzeko (1986, ipuin-bilduma), Paixibo (1987, eleberria), Inguratuta gatxeuden (1989, ipuin-bilduma) eta Kutsidazu bidea, Ixabel (1994, eleberria). Baserri batera euskara hobetzera doan euskaldun berri baten gorabeherak kontatzen dira azken liburu horretan. Liburua, umorez gainezka, euskal literaturako libururik arrakastatsuena bihurtu da, eta zinemara zein antzerkira eraman da. 2006an liburuaren bigarren partea argitaratu zen: Kutsidazu berriz, Ixabel. Hurrengo urtean, lehen liburuaren gaztelaniazko bertsioa argitaratu zen, Jorge Gimenez Bechek itzulia, Monte arriba, ¡los vascos! izenburuarekin.
Sagastizabalen beste lan batzuk: Zorotariko euskal hiztegia (1996, hitz-jokoen gaineko hiztegi modukoa), Gerturik daukagu odola (2004, eleberria), Nomadak kantari doaz (2006, eleberria).

Lanak
Narrazioa
- Jolasean (1983, Elkar)
- Inguratuta gatxeuden (1989, Baroja)
- Gerturik daukagu odola (1999, Pamiela)
Nobela

- Paixibo (1987, Elkar)
- Kutsidazu bidea, Ixabel (1994, Alberdania)
- Kutsidazu berriz,Ixabel (2006,Alberdania)
- Nomadak kantari doaz (2005, Alberdania)
- Kutsidazu berriz, Ixabel: ad maiorem vasconae gloriam (2006, Alberdania)
- Monte arriba, ¡los vascos! (2008, Alberdania)
Antzerkia
- Moskatel Team (2005, Kutxa Fundazioa)
Aforismoak
- Zorotariko euskal hiztegia (1996, Alberdania)

Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.